Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zinema lantegi-ikastaroa Nazaret García Cresporekin: «Dossier izeneko gauza hori»

abril 7

Dosierra funtsezko tresna da proiektu bat garatzeko, eta etapa bakoitzari egokitu behar zaio: ekoiztetxea bilatzetik, koprodukzio foroetatik, laborategietan aurkeztera eta diru-laguntzak eskatzera. Saio teoriko-praktiko honetan, ICAAren dossierra nola egituratu, zein atal sartu behar dituen eta testuak eta irudia nola optimizatu landuko da, zure proiektuaren potentziala nabarmentzeko.

Nazaret Gacía Crespo Stories2Be-ren bazkide sortzailea da, eta esperientzia handia du ikus-entzunezko proiektuen ebaluazioan; ICAAko eta Europa Sortzaileko batzordeetan parte hartu du. Zinema Akademiaren Erresidentzia eta Gurpil Programarekin kolaboratzen du, baita laborategi eta koprodukzio foroekin ere, TorinoFilmLab bezala, sortzen ari direnak! eta produktore independenteekin, dossierrak egiteko aholkularitza eskainiz.

Erreserbatu lekua: apika.asociacion@gmail.com.

Local

Sancho el Sabio Fundazioa eta Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España