Koldo Mitxelena Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:
Egokitzapen literarioak (2)
Egokitzapen literarioen inguruko bigarren saio honetan hizketan arituko da Paula Ortiz zuzendaria –lehiaz kanpo parte hartu zuena, Sail Ofizialean, La virgen roja / The Red Virgin filmaren emanaldi bereziarekin– Javier García Arredondo gidoigilearekin; horren ildotik, La novia / The Bride (Zabaltegi, 2015) eta Teresa (2023) obretan (Federico García Lorcaren Bodas de sangre eta Juan Mayorgaren La lengua en pedazos dramen egokitzapenak, hurrenez hurren) elkarrekin egin zuten lan Ortizek eta Garcíak.
Partaideak: Paula Ortiz, Javier García Arredondo.
Moderatzailea: Jose Arias.
(Hizkuntza: gaztelania)
2025eko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.