
2026ko Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barne.
KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:
Las formas de la no-ficción
José Luis Guerinek eta Isaki Lacuestak Ez-fikzioaren formak izango dituzte hizpide saio honetan. Lehenbizikoak Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Historias del buen valle / Good Valley Stories dokumentalarekin, eta bigarrenak, berriz, bitan irabazi du Urrezko Maskorra, eta ibilbidearen hasiera-hasieratik landu ditu fikzioaren eta ez-fikzioaren mugak, baita Flores para Antonio (Emanaldi Bereziak) azken proposamenean ere.
Partaideak: José Luis Guerín, Isaki Lacuesta; Esperanza Luffiego (moderatzailea)
(Hizkuntza: gaztelera)
Ziklo honek ez du zuzeneko igorpenik. Zikloaren ekitaldi guztien bideoak 2026ko ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.