
2026ko Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barne.
KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:
Martxoaren 16an, Carla Simón zinemagileak, María Zamora ekoizleak eta Olimpia Pont Cháfer nazioarteko koprodukzioei buruzko esperientzia partekatuko dute Romería filmaren harira, Canneseko Sail Ofizialean lehiatu zena. Saio hau 18:00etan hasiko da; gainerakoak, berriz, 19:00etan.