«Argiak, kamera, ekin!» zinemaren inguruzko elkarrizketak. Atal honetan, Luis García Berlanga da protagonista, «La escopeta nacional» lanaren bidez.
Berlangak Frankismo berantiarreko enpresa- eta politika-klasearen erretratu garratza eta ahaztezina egin zuen, Kataluniako industrialari baten zoritxarren bidez. Industrialaria berak ordaindutako ehizaldi batera joango da, goi-mailako klasearekin tratua izan eta negozioa handitzeko.