Lehen aldiz, Go!azen telesailaren bi emanaldi egongo dira: bata, asteazkenean, hilaren 24an; bestea, ostiralean, hilaren 26an; bi saioak 18:30etan. Go!azen telesailaren hamabigarren denboraldiko lehen atala aurkeztuko da, eta, iaz bezala, emanaldiaren aurretik zuzeneko funtzio bat egingo dute protagonistek. Itziar Gomez Sarasolak (Errenteria, 1964) zuzendu du Basakabi udalekuko musika-abenturen denboraldi berri hau.
Belodromoko emanaldietarako sarrera bakoitzak 8,75 euro balio du eta bihartik aurrera (abuztuaren 19a, 10:00etan) erosi ahalko dira Zinemaldiaren webgunearen bidez (https://sansebastianfestival.janto.es), bai eta Kutxabanken webgunearen medioz ere (https://tickets.kutxabank.es). Emanaldi bakoitzeko lau sarrera baino ezin dira erosi, eta erosketa bakarrean hamar sarrera edo gehiago erosiz gero, % 25eko deskontua aplikatuko da. Halaber, Donostia Kulturaren txartelarekin eta Kutxabanken Gaztetxartelarekin ere aplikatzen dira deskontuak.