
Udal Musika Banda eta Josune Velez de Mendizabal
Zinemaren historian zehar, soinu-bandak funtsezko elementua izan dira irudiei lagundu eta zentzua emateko, irudiek diotena indartzeko. Musikak gu geu konturatu gabe gidatzen gaitu: heroiaren etorrera iragartzen digu, izua pizten digu gertatzeko dagoenaren aurrean, hunkitu egiten gaitu une intimoenetan.
Josune Velez de Mendizabal aktore eta aurkezlea lagun, kontzertu honek soinu-bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu, zinemarako melodia enblematikoenetako batzuetan barrena. Adibide, iruzkin eta pasadizoen bidez, publikoak ikusiko du nola aritzen diren konpositoreak memorian iltzatuta geratu zaizkigun giro, pertsonaia eta emozioak sortzeko lanean.
Familian gozatzeko saioa izango da, entzunez ikasteko eta zinemaren irudien eta bizia ematen dien musitaren arteko erlazio liluragarri hori hobeto ulertzeko unea.
6?
Kontsultatu deskontuak
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Iker Olazábal
Aurkezlea, antzezlea: Josune Vélez de Mendizábal
Gidoia: Iker Olazábal
Udal Musika Banda