Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zinemastea 2025: «Daniela Forever»

enero 31

Zinemastea 2025 jaialdiaren barruan.

Bizitzak zentzu guztia galtzen du Nicolasentzat Daniela neskalagunaren galerarekin. Egun batean, bere ametsak kontrolatzeko aukera emango dion entsegu kliniko batean parte hartzera gonbidatzen dute. Orain Nicolasek Danielarekin amets egin dezake gauero eta bere harremanari ekin, inoiz baino idilikoagoa. Ametsetan bada ere. Eta bertan betiko galtzeko arriskuan.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaritza: Nacho Vigalondo
  • Gidoia: Nacho Vigalondo
  • Ekoizpena: Sayaka Producciones, Wrong Men, Mediacrest
  • Argazkiak: Jon D. Domínguez
  • Muntaia: Carolina Martinez Urbina
  • Musika: Hidrogenesse
  • Antzezleak: Henry Golding, Beatrice Grannò, Aura Garrido, Rubén Ochandiano eta Nathalie Poza
  • Iraupena: 110 minutu
  • Hizkuntza: ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin

Nacho Vigalondo

Zuzendari, gidoilari eta aktore ezaguna da bere estilo berritzaileagatik eta zientzia fikzioa, thrillerra eta komedia bezalako generoak nahasteko duen gaitasunagatik. Bere ibilbidea 7:35 de la mañana (2003) film laburrarekin hasi zen, Fikziozko Film Labur Onenaren Oscar sarirako izendatu zuten lan burutsua. 2007an, Vigalondok film luzearekin egin zuen debuta, Los cronocrere filmarekin, generoaren erreferente bihurtu den zientzia-fikziozko pelikula goraipatua. Harrezkero, Extraterrestre (2011), Open Windows (2014) eta Colossal (2016) bezalako lanak zuzendu ditu.

 

Local

Vital Fundazioa Kulturunea
Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España