Zinemastea 2025 jaialdiaren barruan.
Bizitzak zentzu guztia galtzen du Nicolasentzat Daniela neskalagunaren galerarekin. Egun batean, bere ametsak kontrolatzeko aukera emango dion entsegu kliniko batean parte hartzera gonbidatzen dute. Orain Nicolasek Danielarekin amets egin dezake gauero eta bere harremanari ekin, inoiz baino idilikoagoa. Ametsetan bada ere. Eta bertan betiko galtzeko arriskuan.
Nacho Vigalondo
Zuzendari, gidoilari eta aktore ezaguna da bere estilo berritzaileagatik eta zientzia fikzioa, thrillerra eta komedia bezalako generoak nahasteko duen gaitasunagatik. Bere ibilbidea 7:35 de la mañana (2003) film laburrarekin hasi zen, Fikziozko Film Labur Onenaren Oscar sarirako izendatu zuten lan burutsua. 2007an, Vigalondok film luzearekin egin zuen debuta, Los cronocrere filmarekin, generoaren erreferente bihurtu den zientzia-fikziozko pelikula goraipatua. Harrezkero, Extraterrestre (2011), Open Windows (2014) eta Colossal (2016) bezalako lanak zuzendu ditu.