
«Kiyoshi Kurosawa: Bakardadearen mendekua» Japoniako Zinema Garaikideko Zikloaren barne.
Haru (musika-ekoizlea) eta Michi (mezularitza-enpresa bateko langilea) gazteek ahalegina egiten dute maitasun-harremanari eusteko bizi diren gizarte distopikoan. Bertan, gizakiak gogaituta daude eta ez dira gai beren benetako sentimenduak erakusteko, indarkeriaren, eromenaren eta gorrotoaren bidez izan ezik.
Ba al zenekien…
Kritikaren ustez, Barren Illusion inflexio-puntua da Kurosawaren filmografian, protagonista gisa gazte moldakaitzen belaunaldi bat duen Bright Future (2003) lanaren aurretiazko saioa.
Fitxa teknikoa: