Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinemateka Azkuna Zentroa: «EYES OF THE SPIDER»

noviembre 18 - noviembre 20

«Kiyoshi Kurosawa: Bakardadearen mendekua» Japoniako Zinema Garaikideko Zikloaren barne.

Nijima bulegariak alaba txikiaren bortxaketa eta hilketa basatiaren arduraduna aurkitzen du egun batean. Torturatu eta hil egiten du. Bizitza normalera itzuli, eta apatiko eta hutsik sentitzen da, harik eta sikarioen talde bat ezagutu arte.

Ba al zenekien…

Kiyoshi Kurosawari eskaini zioten oso aurrekontu txikiarekin bi astean bi film egitea. Erronka onartu zuen, eta Eyes of the Spider eta Serpent’s Path dira emaitza. “Mendekuaren diptikoa” deitutakoaren bi film horietan, Sho Aikawak Naomi Niijima izeneko pertsonaia antzezten du, eta, izenaz gain, beste antzekotasun batzuk ere partekatzen dituzte.

Fitxa teknikoa: 

  • Zuzendaria: Kiyoshi Kurosawa
  • Urtea: 1998
  • Gidoia: Kiyoshi Kurosawa
  • Hizkuntza: japoniera, gaztelaniazko azpitituluekin

 

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Auditorio)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España