
Azkuna Zentroko «Frtiz Lang Amerikan» Zinematekaren barne.
2026. urtea. Metropolis hiri erraldoian gizartea bi klasetan banatzen da: aberatsek boterea eta ekoizpen-bideak dituzte eta luxuz inguratuta bizi dira; langileak baldintza lazgarrietan bizi dira, lurpeko ghetto batean, hiriaren bihotz industriala dagoen tokian.
Joh Fredersen (Gustav Frohlich) gizon ahalguztidunak hiri oso kontrolatzen du. Haren seme Freder (Alfred Abel) jatorri apaleko Mariarekin (Brigitte Helm) maitemindu da. Hala, egun batean, langileen lan-baldintza latzak ezagutu ditu. Behe-klaseek Maria gurtzen dute, eta neskatxak sentimendu onak eta maitasuna aldarrikatzen ditu. Semeak aitari ohartaraziko dio litekeena dela langileak matxinatzea.
Ba al zenekien…
2008an, 16 mm-ko kopia ia oso bat aurkitu zuten Buenos Airesko Zinema Museoan, estreinatu zenetik galduta zeuden 25 minutu ere bazituena.
Fitxa teknikoa: