
Azkuna Zentroko «Frtiz Lang Amerikan» Zinematekaren barne.
Vern Haskell mendebalde osoa zeharkatzen ari da bere emaztegaia bortxatu eta hil zuen gizonaren bila. Baten batek esan dio agian Chuck-a-Luck-en aurkituko duela. Arrantxo hori mota guztietako gaizkileen gordelekua da, eta Altar Keane kantaria da jabea. Susmorik piztu gabe arrantxora sartzeko, gaizkile-plantak egiten ditu. Alabaina, leku horretan ezin hautsizko arau bat dago: debekatuta dago galderak egitea.
Ba al zenekien…
Filmaren bilbea Ken Darby-ren The legend of chuck-a-luck kantuko ahapaldietan eta leloan oinarritzen da. William Leek interpretatutako abesti hori da protagonista eta publikoa pasiozko western honetan gidatzen dituen haria.
Fitxa teknikoa: