Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinemateka Azkuna Zentroa: «KIYOSHI KUROSAWA: BAKARDADEAREN MENDEKUA. JAPONIAKO ZINEMA GARAIKIDEKO ZIKLOA III»

noviembre 4 - noviembre 20

Japoniako Zinema Garaikideko Zikloa III:

  • Kiyoshi Kurosawa: Bakardadearen mendekua

Japoniako zinema garaikideko zikloaren hirugarren edizioko protagonista, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko Zinematekan.

Programa Japón Madrid Fundazioarekin lankidetzan antolatu da, eta aukera bikaina da zinemagilearen filmografiaz gozatzeko. Izan ere, zinema-aretoetan ia inoiz ez da ikusi, eta apenas dagoen streaming plataformetan.

Kiyoshi Kurosawa (Kobe, Japonia, 1955) 1980ko hamarkadan hasi zen 8 mm-ko filmak filmatzen, Rikkyoko Unibertsitatean soziologia ikasten ari zela, Shigehiko Hasumiren babespean. Hamarkadaren amaieran, «Sweet Home« (1989) estreinatu zuen, Nintendoren bideo-joko batean oinarritua eta orduko zuzendaririk arrakastatsuenetako batek, Jûzô Itamik, ekoitzia. ‘Survival horror’ (biziraupen-beldurra) generoaren aitzindaritzat eta Resident Evil sagaren aurrekari zuzentzat hartzen da.

1990eko hamarkadan, zinemagileak nazioarteko ospea lortu zuen ziklo honi hasiera emango dion suspense psikologikoko «Cure» (Kyua, 1997) filmarekin. «License to Live« (Ningen gokaku, 1998), «Charisma» (Karisuma, 1999), «Barren Illusions» (Ôinaru gen’ei, 1999) eta «Bright future» (Akarui mirai, 2002) dira bere sorkuntza ulertzeko eta hartaz gozatzeko aukeratutako beste lan batzuk. Baliabideen ekonomia, sekuentzia-plano luzeak, inkontzientearen labirintoekiko obsesioa, anbiguotasun morala eta perbertsio garbia dira bere obraren bereizgarriak.

Zikloak barne hartzen ditu «Eyes of the Spider» (Kumo No Hitomi, 1998) eta «Serpent’s Path» (Hebi No Michi, 1998), gizakiaren instinturik baxuenak agerian uzten dituzten thriller noir-ak.

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Auditorio)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España