2024ko Zinetika Videodance Festival jaialdiaren barne.
La melancolía del turista uneen eta objektuen deskonposizio bat da; horien bidez, zehazki, paradisu baten ideia finkatzen da irudimenean. Konpainiak Acapulcon eta Habanan egindako landa lan batetik sortu da, bizitza-historiak, argazkiak, postalak eta oroigarriak berreskuratuta, fantasia mental horren igoeraz eta gainbeheraz mintzo zaizkigunak. Zenbat segundo irauten dute paradisu baten osaerak eta galerak?