
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, Joakin bere anaia gaztea ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du.
Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar.
Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Zuzendariak
Aitor Arregi film luze hauen zuzendarikide izan da: Glup (animazio-film onenaren Goya sarirako izendatua 2004an) eta Cristobal Molón (2006) animazio-filmak eta Sahara marathon eta Lucio (Donostia Zinemaldian estreinatua eta dokumental onenaren Goya sarirako izendatua 2007an) dokumentalak.
Jon Garañok 80 egunean (2010) eta Loreak (2014) film luzeak zuzendu ditu; azken horrekin Donostian lehiatu zen, film onenaren Goya sarirako izendapena jaso zuen eta Oscarretan Espainia ordezkatzeko aukeratua izan zen.
Fitxa
- Zuzendariak: Aitor Arregi, Jon Garaño
- Gidoia: Jon Garaño, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Andoni de Carlos
- Produkzio etxeak: Irusoin, Moriarti Produkzioak, Kowalski Films (ETB, Euskaltel, TVE eta ETBrekin batera ekoitzitako filma; Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta ICAAren laguntzarekin)
- Antzezleak: Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre, Aia Kruse
- Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso
- Ekoizpen burua: Ander Sistiaga
- Ekoizleak: Xabier Berzosa, Iñigo Obeso, Iñaki Gomez
- Ekoizle eragileak: Jose Mari Goenaga, Fernando Larrondo, Nerea Rodriguez, Koldo Zuazua
- Zuzendari laguntzaileak: Telmo Esnal, Aitor Vitoria
- Muntaia: Laurent Dufreche, Raul López
- Editoreak: Raúl López, Laurent Dufreche
- Musika: Pascal Gaigne
- Zuzeneko soinua: Iñaki Diez
- Soinu diseinua: Xanti Salvador
- Zuzendaritza artistikoa: Mikel Serrano
- Makillajea: Ainhoa Eskisabel
- Ile apainketa: Olga Cruz
- Jantziak: Saioa Lara
- Salmentak: Film Factory Entertainment
- Iraupena: 114 minutu