Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ziortzako Kontzertuak 2025: Al Ayre Español

septiembre 21

2025eko Ziortzako Kontzertuak jaialdiaren barne.

Eduardo Lopez Benzo, zuzendaria

Al Ayre Español 1988an sortu zuen Eduardo López Banzok, garai hartan Espainiako musika barrokoaren interpretazioen inguruan zeuden topikoei aurre egiteko asmoz. Taldearen espiritua klixe horiei zehaztasunez aurre egitea izan da beti, interpretazioan bikaintasunez arituz eta iraganeko musikei bizitza berria emateko asmoz, eta horrela publiko garaikideari eskaini. Al Ayre Español talde entzutetsua izateaz gain, Eduardo López Banzok bere musikariekin eraiki duen interpretazio-filosofia bihurtu da; orain mundu osoan aintzatetsi, eskatu eta goraipatzeko modukoa. Kontuan hartzekoa da taldeak Espainiako Gobernuak emandako 2004ko Musikaren Sari Nazionala jaso duela.

37 urte Europako jaialdi eta antzoki garrantzitsuenetan aritu da, 21 urte Zaragozako Auditorioan orkestra egoiliarra izan da, 20 disko kaleratu ditu eta datozen denboraldietarako konpromiso eta jardueren agenda etengabea du. Horrekin guztiarekin, Aragoiko taldea estatuko eta nazioarteko erreferentzia nabarmenetakoa dela esan liteke.

Denbora horretan, Al Ayre Españolek mundu osoko jaialdi eta agertoki ospetsuenetan jo du, eta grabazio diskografikoak egin ditu Almaviva, Fidelio, Deutsche Harmonia Mundi, Harmonia Mundi France, Naïve-Ambroisie eta Challenge Records diskoetxeentzat.

Al Ayre Españolek Industrias Químicas del Ebro-ren babesa du; Espainiako Kultura Ministerioaren babespean Zaragozako Auditorioarekin 2004az geroztik egoiliar-hitzarmena du, eta Zaragozako enbaxadorea da 2011z geroztik.

Local

Santa María de Zenarruza Monastegia
Ziortza-Bolibar, Bizkaia 915 España