2025eko Ziortzako Kontzertuak jaialdiaren barne.
Organo espezialitateko irakaslea da Escola Superior de Música de Catalunyan (Bartzelona) 2001ean sortu zenetik.
Artzain Onaren katedraleko organista, Donostia.
Musikologian doktorea, Valladolideko Unibertsitatea.
Organo, piano, klabezin eta ganbera-musika espezialitateetako goi-mailako irakaslea.
Organo ikasketak Toulousen (Centre d’études supérieures de musique et de danse, Michel Bouvard eta Jan W. Jansen irakasleekin), Bartzelonan (Montserrat Torrent irakaslearekin) eta Stuttgarten (Hochschule für Musik und Darstellende Kunst, Bernhard Haas irakaslearekin) egin zituen.
Lehenengo sariak jaso zituen Espainiako Musika Gazteen Lehiaketa Iraunkorrean (1992) eta «Música en Compostela» Nazioarteko Unibertsitate Ikasturtean (1993).
Donostiako Orfeoia-Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea Musika Ikerketa Saria (2021) jaso zuen Vicente Goicoechea Errasti (1854-1916) musika erlijiosoko konpositore arabarrari buruzko lan batekin.
Vicente Goicoechearen Anthologia Sacra lan bildumaren koordinatzailea, 2020an Ficta edicions i produccionsek argitaratua.
Kontzertuak eman ditu Europako hainbat jaialditan.