Adin guztiak maitemintzen dituen ikuskizuna.
Hiru pertsonaia, oso ezagunak egingo zaizkigunak, eta aulki erraldoi bat atera dira freskoa hartzera. Eguneroko eszenak, aldi berean surrealistak, hitz gutxiko irudi barregarriak sortzeko gaitasuna dutenak. Ikuskizuna, La Fresca, udako gauetan fresko hartzera eta kalera begiratzera ateratzen ziren amonengan inspiratzen da (eta herri batzuetan oraindik ere hala egiten dute), non edozein gauza istorio handi bihur zitekeen…
Anna Confetti konpainiak 37 urte baino gehiago daramatza irribarreak eragiten bere kale eta areto ikuskizunekin. Ikusle guztientzako ikuskizun komiko eta poetikoak. Zirku, klown eta keinu antzerkiaren hizkuntzaz adierazten.
Publikoa: + 6 urte/familiak
50 minutu
Hizkuntza: hitzik gabe
Sarrerak: 8 € (aldez aurretik) / 10 € (leihatilan)