
Zir Zir Hara! zikloaren barne.
Objektu-antzeria eta dantza
Elkarrizketarik gabea
Sinopsia:
Kumulunimbu bide baten kontakizuna da. Munduko edozein lekutan, oraintxe bertan eta betidanik, bizitza askok hasten dute bide hori… Neskatila baten eta laino baten arteko adiskidetasun istorio bat, protagonisten ausardiaz, injustiziaz, migrazioez eta etengabeko itxaropenaz hitz egiten duena. Txikienak liluratu eta zaharrenak hunkitzen dituen ikuskizuna, txotxongiloak eta clowna uztartuz, detailez, umorez, kritikaz eta sorpresaz betea, poesiak emozioen itsaso batetik nabigaraziko dizuena.
Fitxa artistikoa:
Publikoa: + 6 urte /familiak
50 minutu