2025eko Zirkualde jaialdiaren egitarauren barruan.
Ákri akrobata eta eskailerabaten zirku-soloa da, eta “muga” kontzeptua esploratzen du aldaketa eta eraldaketa pertsonalen uneei buruz hausnartzeko. Eskailera da piezaren euskarria, bai maila fisikoan, bai maila dramaturgikoan eta tematikoan. Izan ere, 22 mailako eskailera hau, aldi berean eszenografia eta zirku-aparatua izateaz gain, ikur bikoitza da.