Zirkualde Euskadin egiten den zirku-arte garaikideen jaialdi bakarra da. Publiko guztiari zuzenduriko sei konpainiaren ikuskizunak izango ditu eta agertoki nagusia Errekalde Plaza izango da. Era berean, Zirkualde programaren baitan, Dantza bertikalaren III. Topaketa egingo da irailaren 18an El Fango kiroldegian. Bertan, aireko dantzaren modalitate honetako bi erakusketa egongo dira zabalik.