2025eko Zirkualde jaialdiaren egitarauren barruan.
The Risk Party Milki Lee eta Teresa Magallón dantzari eta sortzaileen arteko lehen lankidetzaren emaitza da, eta topaketa horretatik sortu da gorputz-hizkuntzari dagokionez eklektizismo handia erakusten duen pieza bat, protagonista bien prestakuntza artistikoaren aniztasunari esker. Ildo horretan, dantza garaikidea, break dance-a, akrobazia eta clown-a elkarren ondoan daude freskotasun- eta antzerki-dosiekin eta fisikotasun sutsu batekin.
The Risk Party arriskuari eta hori egiaztatzeko gozamenari buruzko proposamena da. Arriskuaren perbertsioa ez al da gure bizitzan ezkutuan dagoen emozio bat, galdetzen dute.