Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zirkulu kuantikoa: «Zientziaren industria»

marzo 12

Kuantika, unibertsoaren ulermena eta informazioaren prozesamendua eraldatzeko duen gaitasunarekin, zeharkakoa eta disziplinartekoa den elkarrizketa zirraragarri baten erdigunean dago. Baita Donostian ere. Zirkulu Kuantikoa, honenbestez, zientzia-teoria horrek eta bere alderdi teknologikoak dakartzan hainbat inplikazio eta etorkizun posibleei buruz solasteko hilean behin egiten den mahai-inguru formatuko topaketa da. Zaletuak, zenbait arlotako adituak eta jende ikusbera, oro har, biltzen dituen pentsamedu partekaturako espazio honek, pasioa zein jakin-mina ditu eragile nagusi. 

*Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) elkarlanean sortutako programa da Zirkulu kuantikoa. 

Martxoak 5 – Zientziaren industria

Laborategiak, partikula-azeleragailuak eta nanoskopioak. Esparru horretan, berrikuntzak abangoardiako teoriei erantzun behar die, eta ezezagunean lan egin behar du ingeniaritzaren biderik muturrekoenean. Saio honetan teoremak erakustea ahalbidetzen duten eta gizadiaren ametsak teknikarekin katalizatzen dituzten asmakizunak eta garapenak ezagutuko ditugu.

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España