Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

ZirKuSS: «Hazia, Sustrai Kapsula»

septiembre 13, 2024

Bost topaketa, gizartearen bost erakusgarri eta aurkitu ditzazkegun arazoak: sormen-blokeoa, jolasten ikastea, ordenaren eta desordenaren arteko dualtasuna, arau sozialak eta horiek hausteko askatasuna. Hau guztia, Miren eskultore eta performerraren begiradaren eta, batez ere, eskuen bidez adierazita.

Antzezleak: Miren Barrena (artista plastikoa eta sokan akrobaziak), Dominika Krzymowska (oihal akrobaziak), Olivia Bernardo eta Xandre Sierra (eskuz eskuko bikotea) eta Matthias Elgueta (malabareak).
Zuzendaritza: Lander Briones.

Biografia:

ZirKuSS Donostiako zirku, dantza eta antzerki proiektua da. Lander Brionesek Donostiako Udalaren MartxUp proiektura bidalitako proposamenetik jaio zen 2022an. ZirKuSS-ek herritarren parte-hartzea sustatzen du eta sorkuntza-prozesua ikusarazten du, zirku garaikideak lurraldean duen presentzia areagotzeko eta artistei eta azpisektore kulturalei irteera profesionala emateko.

Local

Bastero Kulturgunea
Ondarreta kalea 1B
Andoain, Gipuzkoa 009 España