Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zona photobook 2025

junio 7 - diciembre 14

Montehermoso Kulturuneak ‘Photobook gunea’ jarri du abian, argazki-liburuaren inguruko ziklo berria.

Horrela, publiko guztientzako jarduera-programa planteatzen da:

  • Tailerra Nagore Legarretarekin (ekainaren 7an eta uztailaren 7an): tailer hori 8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei dago zuzenduta. Bertan, irudien arteko harremanari buruz hitz egingo da, argazkiak egin ondoren guraizeekin eta kolarekin norberaren fanzinea egitea. Hori guztia artista, ikertzaile eta irakasleak gidatuta.
  • David Salcedoren hitzaldia (irailak 11): argazkilariak narratiba bisualari buruz hitz egingo du, argazki-liburu bat zer den azalduko du eta “Ocho puntas” bere argazki-liburua aurkeztuko du.
  • Argazki-liburuak dastatzeko ‘Hariak eta argiak’ klubaren inaugurazioa (irailak 12): Salcedok esperimentu txiki batekin inauguratuko du argazki-liburuak dastatzeko ‘Hariak eta argiak’ kluba. Klub hori hilabete bakoitzeko lehen asteazkenean bilduko da, urritik aurrera, Montehermoson, Sara Berasaluce eta Yone Estívarizen

  • Hitzaldi-tailerra Sara Berasalucerekin eta Yone Estívarizekin (urriak 18): argazkilari gasteiztarrek 12 lagunentzako hitzaldi-tailerra eskainiko dute ‘Mahai bueltan: bazkalostea espazio partekatu gisa’ proiektua partekatzeko. Jardunaldi horretan, ikerketa editorialeko tresnak aztertuko dira, prozesuan dagoen erakusketa baten inguruan.
  • Tailer didaktikoa Nerea Lekuonarekin (abenduak 22 eta 23): artista gasteiztarrak publiko guztientzako narratiba bisualari buruzko tailer didaktikoa emango du, beste ikuspegi batetik. Argazki propioak dituzten collageak egingo dira, papera, guraizeak eta eskuak erabiliz bizia emateko, eta bideo txikiak sortuko dira, Gabon garaiko familia-bileretan zeresana pizteko.
  • Erakusketa kolektiboa (azaroaren 21etik abenduaren 14ra): Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan Gasteizko zenbait argazkilarik egindako erakusketa kolektibo bat izango da, David Salcedok gidatuta. ‘Eraztun berdea, hurbilketa bat eta narratiba posible bat’ izenburupean, artisten sorkuntza prozesua ezagutaraziko du, eta, fanzine formatua oinarri gisa erabiliz, irudien arteko erlazioak istorioak kontatzeko duen garrantzia helaraziko da.

Photobook guneko jarduera guztiak doakoak dira, baina batzuetarako beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, formatu txikia baitute. Bihar, maiatzak 30, ostirala, 10:00etan, ekainaren 7an eta uztailaren 12an Nagore Legarretak familientzat emango dituen tailerretarako lehen izen-emateak irekiko dira. Interesatuek telefonoz (945161830), posta elektronikoz (info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org) edo aurrez aurre eman ahal izango dute izena Montehermoso Kulturunean.

Zikloari buruzko informazio guztia Montehermosoko webgunean edo Gasteizko Udalaren webgunean dago eskuragarri.

Local

Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea)
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España