2025eko Zona Photobooken egitarauaren barne.
Abenduak 22 eta 23, astelehena eta asteartea, 18:00etatik 19:30era Montehermoso Kulturuneko hirugarren pisuan dagoen tailerrean (aukeratu bi egunetako bat).
Adin guztietarako tailerra 7 urtetik aurrera; etortzen zarenarekin primeran pasatuko duzu!Irudi finkoei bizia ematen ikasiko duzu papera, guraizeak eta zure eskuak erabiliz. Zure argazkiekin collageak sortuko ditugu eta bideoan grabatuko ditugu sekuentzia txikiak. Sortutako piezak originalak eta adierazkorrak izango dira, zorion berazi batekin edo eskuz egindako opari pertsonalizatu batekin harritzeko aproposak.
Nerea Lekuona artista gasteiztarrak emandako jarduera.
7-99 urte. 12 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta.
Leku mugatuak. Data aukeratu eta eman izena abenduaren 1eko 10:00etatik aurrera online formulario hau betetzen edo 945 161 830 telefonora deitzen. Inskripzio hurrenkera errespetatuko da.