2025eko Zona Photobooken egitarauaren barne.
Montehermoso Kulturuneak David Salcedoren eskutik Hariak eta argiak argazki-liburuak dastatzeko kluba aurkeztuko du. Hilean behin bilduko den klub hau Sara Berasaluce eta Yone Estivariz argazkilari gasteiztarrek gidatuko dute.
Formatu handiko lehen saio honetan, Davidek argazki-liburu bat irakurtzen irakatsiko digu, eta horretarako artista ezberdinen argazki-liburuak aukeratu, erakutsi eta komentatuko ditu.
David Salcedo ezagutu
Sarrera librea lekuak bete arte.
Jarduera Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan izango da.