2025eko Zona Photobooken egitarauaren barne.
Yone Estivariz eta Sara Berasaluceren Mahi bueltan proiektuaren inguruko hitzaldi-tailer hau urriaren 18an izango da, larunbata, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara Montehermoso Kulturneko Salcedo aretoan.
Bazkalondoa bazkari baten ondoren igarotzen den denbora da, platerak ia hutsik egonda ere, inor ez denean oraindik mahaitik altxatu. Topaketa honetan prozesuan dagoen erakusketa baten inguruko ikerketa editorialeko tresnak aztertuko dira.
Mahai bueltan proiektua pixka bat gehiago ezagutu.
Leku mugatuak. Eman izena online formulario hau betetzen edo 945 161 830 telefonora deitzen. Inskripzio hurrenkera errespetatuko da.