Tailer hau familientzako pentsatuta dago: 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat, heldu batekin batera. Ekarri mugikor bat edo argazki-kamera digital bat.
Nagore Legarreta artista, irakasle eta ikertzailearen eskutik, argazkien arteko loturak landuz fanzine bat osatuk odugu, modu dinamiko eta dibertigarrian. Inguruan dugun paisaian murgilduko gara irudien arteko bat bateko konexioak bilatzeko: kolorea, forma edo esanahiaren bidez. Argazkiak egitera aterako gara, eta emaitza editatu-ordenatu egingo dugu irudi hizkuntza estimulatuko duen puzzle eder bat osatzeko.
Jarduera honen bideratzailea Nagore Legarretak Montehermoso Kulturuneko hirugarren pisuan dagoen tailerrean.
Leku mugatuak. Eman izena maiatzaren 30eko 10:00etatik aurrera online formulario hau betetzen edo 945 161 830 telefonora deitzen. Inskripzio hurrenkera errespetatuko da