Aurtengo denboraldiko lehen geldialdiak musikak magiaren eskutik sortzen dituen sentsazioak izango ditu aztergai. Eszenaratze koloretsua, erritmo eta sorpresaz betea, eta ilusio handiz prestatua. Ikusle guztiek umoretsu parte hartzeko aukera izango dute Hodei magoarekin eta Zornotzako Musika Bandarekin batera. Bandakideok ere magiaren parte izango gara…