
Bidasoako mugari eta migratzaileen esperientziari buruz hausnartzeko gonbidapena egiten du erakusketak, eta agerian jartzen du mugak hesi selektibo bihur daitezkeela, jatorriaren edo larruazalaren kolorearen arabera eragin desberdina baitute.
Andre Maria Zuriaren plazan bisitatu ahal izango da apirilaren 9tik maiatzaren 4ra. Inaugurazioa dela eta, Javi Julio eta Alpha Keitak bisita gidatua eskainiko dute apirilaren 13an 11:30ean.
Sarrera librea lekuak bete arte.
Erakusketa Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak antolatutako Fokuan 2026 jardunaldien barruan izango da.