Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zumarraga Bide Bizia Jaialdia 2025

abril 25 - abril 27

Zumarraga Bide Bizia Jaialdia helburu jakin batekin sortu da, trikitixa Zumarragatik datorrela edo zabaldu zela berresteko, eta aldi berean, herriko kultura musikala zabaldu eta espazio bat egiteko.

Apirilaren 25etik 27ra hainbat kontzertu, kantu afari bat, food truck eta Euskal Herriko garagardo eskaintza, tailerrak eta bestelako ekintzak egongo  dira. Guzti hau Zelai Ariztiko frontoi irekian burutuko da (karpa baten azpian).

Apirilaren 25ean, ostirala, kantu afaria antolatuko da, eta Berakatz taldeak zuzenduko du herriko trikitilariekin batera.

Apirilaren 26an berriz, larunbata, izango diren kontzertuen artean, Tapia eta Leturia, Aimarz edo Aramu aurkitu ahalko dira; herriko kultur taldeek ere lekua izango dute.

 

ARAMU

Local

Zelai Arizti frontoi irekian (karpa azpian)
Zumarraga, Gipuzkoa 080 España