Kantu Afari hau Zumarragan egingo den lehena izango da. Berakatz taldeak bideratuko du eta bertan herriko trikitilariek parte hartuko dute.
Mahai eta aulkiak jarrita egongo dira, kantu afariko liburuxkekin batera. Afaria Goya eta Harakno food truck-etatik erosi ahal izango da; Euskal Herriko garagardoen eskaintzarekin batera.
Zumarraga Bide Bizia Jaialdia helburu jakin batekin sortu da, trikitixa Zumarragatik datorrela edo zabaldu zela berresteko, eta aldi berean, herriko kultura musikala zabaldu eta espazio bat egiteko.
Apirilaren 25etik 27ra hainbat kontzertu, kantu afari bat, food truck eta Euskal Herriko garagardo eskaintza, tailerrak eta bestelako ekintzak egongo dira. Guzti hau Zelai Ariztiko frontoi irekian burutuko da (karpa baten azpian).
Larunbatean izango diren kontzertuen artean, Tapia eta Leturia, Aimarz edo Aramu aurkituko dituzue, herriko kultur taldeek ere lekua izango dute.