Liburuak Trukatzeko Azoka ? Liburutegien Eguna
Aurten ere, Liburuak Trukatzeko Azoka antolatuko du Udalaren Liburutegi Sareak, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hori dela eta, 14. edizio honetan, literaturaz beteko da Iradier Arena, baita jarduera gehiagoz ere: haurrentzako lantegiak, musika zuzenean, ipuin kontalariak…. eta trukeak barra-barra, noski! Udalaren Liburutegi Sareak milaka liburu jarriko ditu. Garrantzitsua: edizio honetan 2000. urtetik aurrerako liburuak onartuko dira […]