Arte lantegia: «Kameleoiak gara!»
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte. Gabriel Chailek antropologiaren, espiritualtasunaren eta artearen esparruetan egiten du lan. Argentinako ipar-ekialdeko kultura indigenetan sustraituta, formen genealogiari buruzko ikerketa material moduko bat da bere lana. Eskala handiko eskultura, marrazkia eta instalazioa ohiko praktikak dira artistaren proposamen artistikoan. Adobea, buztina eta metala bezalako […]