Bisita gidatuak Bilbon: «Euskadiko LGBTI+ kolektiboaren historia»
Ortzadar LGBTk, Bilboko Udalaren laguntzarekin, bisita gidatuen urteko egutegia aurkezten du. Egutegiak, estreinako aldiz, programazio finko bat eskainiko du uriko eta Euskadiko LGBTI+ kolektiboaren historia ezagutzeko. Hainbat urtez bisita horiek noizean behin programatu ondoren, 2025ean ibilbide historiko hori erregulartasunez egiteko aukera iritsi da, hilabete guztietako hirugarren larunbatean. Ekimen honek, ondare bat partekatzea ez ezik, belaunaldien, emozioen eta oroitzapenen […]