«Ultimatum»
"ULTIMATUM" du izenburua Led Silhouette taldearen dantza garaikideko azken ekoizpen eszenikoak. Taldea 2016an sortu zuten Jon Lopezek eta Martxel Rodriguezek eta Lesakan du egoitza (Nafarroa). Ikuspegi berritzaile batetik antzerkia eta zinema uztartuz, gizakiaren kontraesanetan sakontzen du. Gai sakonak lantzen ditu, hala nola depresioa, indibidualismoa, zentzuaren galera eta gizartearen eta ekonomiaren gainbehera. Aurreko lanen ildoari jarraituz, “ULTIMATUM” […]