«Ukitu», Maider López-en erakusketa
Maider López (Donostia, 1975) artistaren Ukitu erakusketak haren azken hamarkadako praktika artistikoa dauka abiapuntutzat. Urte horietan artistak nazioartean gauzatu dituen proiektuetako asko biltzen ditu erakusketak, baina aurretik egindako lan batzuk ere berreskuratzen ditu, testuingurua eman eta erlazio berriak sortuz. Erakusketa bi egoitzatan aurkezten da aldi berean: Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan eta Kutxa Fundazioa Kubo […]