Proposamen honek Gerardo D 'Abrairaren marrazkiak biltzen ditu, eta aukera eskainiko du XX. mendeko 40ko eta 50eko hamarkadetan Euskal Herriko industrializazioaren komunikazio bisualaren sortzaile ia ezezagun bat ezagutzeko. Erakusketa Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan egon zen lehenengoz ikusgai. San Telmon erakutsiko dugunak hura izango du abiapuntu, baina Gipuzkoako instalazio industrialetarako marrazki panoramikoetan zentratuko da, Bizkaian eta […]
Ruth Asawa (Norwalk, Kalifornia, 1926–San Frantzisko, Kalifornia, 2013) Bigarren Mundu Gerraren ondotik AEBk eman zuen sortzaile dohatsu eta emankorrenetako bat izan zen. Kalifornia hegoaldeko etxalde batean hazia, 1942an Asawa nerabea eta bere familia japoniarrak barneratzeko estatubatuar esparruetan kartzelatuak izan ziren. 1946an, Ashevilleko (Ipar Carolina) Black Mountain College ikastegi esperimentalean matrikulatzea lortu zuen. Ikastegi hartako giro […]
Igshaan Adams (Lurmutur Hiria, 1982) artistaren diziplina anitzeko lanak gai pertsonalak eta politikoak uztartzen ditu materialaren, keinuaren eta formaren bitartez. Bonteheuwel-en igaro zuen haurtzaroa —apartheidak eragindako bereizkeriak taxututako komunitate batean—, eta garai hura inspirazio-iturri hartuta, Adamsek soka, bihiak eta alanbrea bezalako material xumeak erabiltzen ditu konposizio konplexuen bidez arrazaren, erlijioaren, sexualitatearen eta memoriaren arteko loturak […]
Jasper Johns: Night Driver atzerabegirako garrantzitsua izango da, gerraosteko artearen figura gailena den artista iparramerikarraren ibilbide osoa aztertuko baitu. Mundu osoko bilduma publiko eta pribatuetatik etorritako ehun bat lanekin, atzerabegirakoaren abiapuntua espresionismo abstraktua behin betiko atzean utzi zuten Johnsen 1950eko hamarkadako bandera, diana, letra, zenbaki eta mapen pintura ikonikoak izango dira. 1960ko hamarkadan, bere aurreko lanetako […]
M. Benito Piriz, Manuel Blázquez Palacios, Blanca Castro, Fatima Conesa, Juana García-Pozuelo Barrios, Auritz Iñurrieta Orbezua, Fermin Moreno Martín, Antoine Nessi, Gareth Phillips, Laurita Siles Ceballos, Amaya Suberviola, Fernando Villena BilbaoArte Fundazioan estudio-lagapeneko 2025/26an beka modalitatean egonaldia egin duten artistek egindako azken ekoizpenek osatzen dute proiektua. Guztira, hogeita hamar bat artelan BilbaoArte Bilduman sartuko dira. […]
Tabakalerak eta Kutxa Fundazioak bi erakundeen arteko lankidetza indartzen duen programazio artistikoa aurkeztuko dute 2026an. Erakusketa-proposamenek ikus-entzunezko esperimentazioa, praktika dokumentalak, instalazioa, argazkigintza eta orainari eta historiari buruzko hausnarketa kritikoa barne hartzen dituen ibilbidea eskainiko dute. Ekainaren 19tik irailaren 27ra bitartean, "El Efecto Farocki" erakusketa ikusgai egongo da.
Tabakalerak eta Kutxa Fundazioak bi erakundeen arteko lankidetza indartzen duen programazio artistikoa aurkeztuko dute 2026an. Erakusketa-proposamenek ikus-entzunezko esperimentazioa, praktika dokumentalak, instalazioa, argazkigintza eta orainari eta historiari buruzko hausnarketa kritikoa barne hartzen dituen ibilbidea eskainiko dute. 2026ko uztailaren 17tik azaroaren 1era bitartean, Sally Mann erakusketa ikusgai egongo da.
"Barriek" erakusketa zikloaren baitan. MAIDER ALDASORO (Mexiko, 1992) Arte Ederretan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Erasmusa Norwich University of the Arts-en 2013an. Masterra da Artearen eta Sorkuntzaren Ikerkuntzan Madrileko Universidad Complutensen. Egonaldiak egin ditu Paradise Air-en, Tokion, Ertibil Bizkaia programaren barruan (esparru horren barruan bigarren saria jaso zuen), Azkuna Zentroa Bilbon eta Bilbaoarte Fundazioan. Bakarkako erakusketak […]
Tabakalerak eta Kutxa Fundazioak bi erakundeen arteko lankidetza indartzen duen programazio artistikoa aurkeztuko dute 2026an. Erakusketa-proposamenek ikus-entzunezko esperimentazioa, praktika dokumentalak, instalazioa, argazkigintza eta orainari eta historiari buruzko hausnarketa kritikoa barne hartzen dituen ibilbidea eskainiko dute. Irailaren 17tik abenduaren 17ra bitartean, Tsai Ming-liangen El Caminante erakusketa ikusgai egongo da.