Erausketa Guggenheim-en: «in situ: Igshaan Adams. Hautsa arrotzen: Gorputzaren artxiboa»
Igshaan Adams (Lurmutur Hiria, 1982) artistaren diziplina anitzeko lanak gai pertsonalak eta politikoak uztartzen ditu materialaren, keinuaren eta formaren bitartez. Bonteheuwel-en igaro zuen haurtzaroa —apartheidak eragindako bereizkeriak taxututako komunitate batean—, eta garai hura inspirazio-iturri hartuta, Adamsek soka, bihiak eta alanbrea bezalako material xumeak erabiltzen ditu konposizio konplexuen bidez arrazaren, erlijioaren, sexualitatearen eta memoriaren arteko loturak […]