Pipilotti Rist (Grabs, Suitza, 1962) azken hiru hamarkadetako bideo-artistarik ezagunenetako bat da. Laurogeiko hamarkadan hasi zen gailentzen bideoklipen estetika eta bestelako eraginak —besteak beste, kultura herrikoia, teknologia eta bideo-arte feminista historikoa— ikus-entzunezko artean txertatuta. Artista oso goiz hasi zen berezko estilo bat garatzen, karga sentsorial eta emozional handiko estilo bat. Erakusketa honek Ever is Over […]
Steve McQueen (1969) Londres eta Amsterdam artean bizi den artista, zinemagile eta gidoilaria da, eta gai pertsonalak zein kolektiboak aztertzen ditu mugimendudun irudien bidez. Emozio konplexuak narratiba zehatz eta minimalistetara eramateko daukan gaitasunagatik da ezaguna, eta esan izan du “nor bere buruaz, gorputzaz eta arnasaz erabat jabetzera behartzen duten egoeretan” jarri nahi duela publikoa. Bere […]
Tabakalerak eta Kutxa Fundazioak bi erakundeen arteko lankidetza indartzen duen programazio artistikoa aurkeztuko dute 2026an. Erakusketa-proposamenek ikus-entzunezko esperimentazioa, praktika dokumentalak, instalazioa, argazkigintza eta orainari eta historiari buruzko hausnarketa kritikoa barne hartzen dituen ibilbidea eskainiko dute. 2026eko urriaren 23tik 2027ko otsailera bitartean, Xabier Morrás erakusketa ikusgai egongo da.
Hogeita hamar urte baino gehiagoan zehar, Dan Flavinek (New York, 1933–1996) arte erradikalaren forma berri bat asmatu zuen, artea erakusteko konbentzioek ezarritako mugei —markoei eta idulkiei, esaterako— ihes egiten ziena. Apaingarririk gabeko lanpara fluoreszentea objektu estetiko gisa hartu zuenean artista minimalisten belaunaldiaren oinarri estetikoetara lerratu zen. Izan ere, industria-materialak erabiltzea, oinarrizko formak azpimarratzea eta osagaien […]
Zadie Xa (Vancouver, 1983) jatorri korear-kanadarreko artista da, eta Londresen egiten du lan. Bere praktika multidiziplinarrak diasporako identitatea, folklorea eta ondare kulturalaren transmisioa aztertzen ditu kontakizunen, performancearen eta murgiltzeinstalazioen bidez. Koreako mitologia, erritual xamanikoak, zientzia-fikzioa eta bere bizipen propioak abiapuntu hartuta, Xak ingurune multisentsorialak eraikitzen ditu, non iruzurtiek eta pertsonaia hibridoek asaldatu egiten duten kontakizun […]
Tabakalerak eta Kutxa Fundazioak bi erakundeen arteko lankidetza indartzen duen programazio artistikoa aurkeztuko dute 2026an. Erakusketa-proposamenek ikus-entzunezko esperimentazioa, praktika dokumentalak, instalazioa, argazkigintza eta orainari eta historiari buruzko hausnarketa kritikoa barne hartzen dituen ibilbidea eskainiko dute. 2026eko azaroaren 20tik 2027ko otsailera bitartean, Alejandro Cartagenaren Ground Rules erakusketa ikusgai egongo da.