BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:HerriKultura
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20270328T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20271031T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20261112
DTEND;VALUE=DATE:20270405
DTSTAMP:20260429T023326
CREATED:20260103T230253Z
LAST-MODIFIED:20260103T230253Z
UID:178682-1794441600-1806883199@herrikultura.eus
SUMMARY:Erausketa Guggenheim-en: "Dan Flavin"
DESCRIPTION:Hogeita hamar urte baino gehiagoan zehar\, Dan Flavinek (New York\, 1933–1996) arte erradikalaren forma berri bat asmatu zuen\, artea erakusteko konbentzioek ezarritako mugei —markoei eta idulkiei\, esaterako— ihes egiten ziena. Apaingarririk gabeko lanpara fluoreszentea objektu estetiko gisa hartu zuenean artista minimalisten belaunaldiaren oinarri estetikoetara lerratu zen. Izan ere\, industria-materialak erabiltzea\, oinarrizko formak azpimarratzea eta osagaien arteko harreman ez-hierarkikoak ezartzea dira minimalismoaren ezaugarri nagusiak. \n1963an\, fluoreszente komertzial soilak baliatuta artelanak egiten hasi zen Flavin. “Argi elektrikoa ere tresna bat da”\, esan zuen. Konbentzioekiko haustura garrantzitsua izan zen hori\, eta artistaren lan egiteko modua baldintzatu zuen bere bizitza osoan zehar. Fluoreszenteen kolore-mugei eta luzera estandarrei lotuta egon arren\, Flavinek laster garatu zuen “ertz”\, “monumentu”\, “hesi” eta “korridore” piezaz osatutako lengoaia arkitektonikoki dinamikoa. Flavin berehala jo zuten minimalismoaren baitako funtsezko figuratzat\, izan ere\, eskuraerraza zen industria-material soila erabiltzen zuen\, ikuslearen inguruabarrei erreparatzen zien eta oinarrizko formak azpimarratzen zituen. Solomon R. Guggenheim Museum-en funts garrantzitsuetatik bi urtez behin datozen erakusketetako bat den aldetik\, Dan Flavin 1960ko eta 1980ko hamarkadetan sortutako lan garrantzitsuen bilgune izango da\, artistaren lehen lanei arreta berezia eskainiko diena.
URL:https://herrikultura.eus/event/erausketa-guggenheim-en-dan-flavin/
LOCATION:Guggenheim Bilbao Museoa – (Museoko Atrioan)\, Abandoibarra Etorbidea\, 2\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Erakusketa
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20261119
DTEND;VALUE=DATE:20270426
DTSTAMP:20260429T023326
CREATED:20260103T230254Z
LAST-MODIFIED:20260103T230254Z
UID:178685-1795046400-1808697599@herrikultura.eus
SUMMARY:Erausketa Guggenheim-en: "in situ: Zadie Xa"
DESCRIPTION:Zadie Xa (Vancouver\, 1983) jatorri korear-kanadarreko artista da\, eta Londresen egiten du lan. Bere praktika multidiziplinarrak diasporako identitatea\, folklorea eta ondare kulturalaren transmisioa aztertzen ditu kontakizunen\, performancearen eta murgiltzeinstalazioen bidez. Koreako mitologia\, erritual xamanikoak\, zientzia-fikzioa eta bere bizipen propioak abiapuntu hartuta\, Xak ingurune multisentsorialak eraikitzen ditu\, non iruzurtiek eta pertsonaia hibridoek asaldatu egiten duten kontakizun historiko nagusia. Londresko Whitechapel Gallery\, Seulgo Space K edo Parisko Thaddaeus Ropac bezalako guneetan egin dituen azken banakako erakusketek agerian uzten dute artistak zer nolako interesa duen espezieen arteko komunikazioarekiko\, babes eta eraldaketa sinboloekiko\, eta lurraldearen eta tokiaren garrantzi espiritualarekiko. Pinturaren\, ehungintzaren\, eskulturaren\, soinuaren eta performancearen bidez\, mundu fantastikoen eraikuntza eta ikerketa politiko eta metafisikoa uztartzen ditu Xak. \nArtistaren lana nazioarteko kultur-erakunde handietan egon da ikusgai\, hala nola MoMA PS1\, Palais de Tokyo\, Haus der Kunst edo Veneziako Bienalean; hain zuzen ere\, azken horretako performance-programan parte hartu zuen 2019an. Benito Mayor Vallejo artistarekin izandako lankidetza bikainari esker\, Xak are gehiago zabaldu du mozorroaren\, maskaradaren bai eta iruzurgilearen arketipoaren inguruan darabilen ikerketa. 2025ean\, Erresuma Batuko arte garaikideko sari ospetsuenetakoa den Turner sarirako finalista izan zen Xarjako 16. Bienalean aurkeztutako Moonlit Confessions Across Deep Sea Echoes: Your Ancestors Are Whales\, and Earth Remembers Everything instalazio kolaboratiboagatik. Geruza ugaritako forma afektiboak baliatuta\, arbasoen ezagutza\, fikzio espekulatiboa eta berreskuratze kulturala uztartzen dituen espazio bat eraikitzen du Xak.
URL:https://herrikultura.eus/event/erausketa-guggenheim-en-in-situ-zadie-xa/
LOCATION:Guggenheim Bilbao Museoa – (Museoko Atrioan)\, Abandoibarra Etorbidea\, 2\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Erakusketa
END:VEVENT
END:VCALENDAR