BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:HerriKultura
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20270328T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20271031T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20261119
DTEND;VALUE=DATE:20270426
DTSTAMP:20260429T033006
CREATED:20260103T230254Z
LAST-MODIFIED:20260103T230254Z
UID:178685-1795046400-1808697599@herrikultura.eus
SUMMARY:Erausketa Guggenheim-en: "in situ: Zadie Xa"
DESCRIPTION:Zadie Xa (Vancouver\, 1983) jatorri korear-kanadarreko artista da\, eta Londresen egiten du lan. Bere praktika multidiziplinarrak diasporako identitatea\, folklorea eta ondare kulturalaren transmisioa aztertzen ditu kontakizunen\, performancearen eta murgiltzeinstalazioen bidez. Koreako mitologia\, erritual xamanikoak\, zientzia-fikzioa eta bere bizipen propioak abiapuntu hartuta\, Xak ingurune multisentsorialak eraikitzen ditu\, non iruzurtiek eta pertsonaia hibridoek asaldatu egiten duten kontakizun historiko nagusia. Londresko Whitechapel Gallery\, Seulgo Space K edo Parisko Thaddaeus Ropac bezalako guneetan egin dituen azken banakako erakusketek agerian uzten dute artistak zer nolako interesa duen espezieen arteko komunikazioarekiko\, babes eta eraldaketa sinboloekiko\, eta lurraldearen eta tokiaren garrantzi espiritualarekiko. Pinturaren\, ehungintzaren\, eskulturaren\, soinuaren eta performancearen bidez\, mundu fantastikoen eraikuntza eta ikerketa politiko eta metafisikoa uztartzen ditu Xak. \nArtistaren lana nazioarteko kultur-erakunde handietan egon da ikusgai\, hala nola MoMA PS1\, Palais de Tokyo\, Haus der Kunst edo Veneziako Bienalean; hain zuzen ere\, azken horretako performance-programan parte hartu zuen 2019an. Benito Mayor Vallejo artistarekin izandako lankidetza bikainari esker\, Xak are gehiago zabaldu du mozorroaren\, maskaradaren bai eta iruzurgilearen arketipoaren inguruan darabilen ikerketa. 2025ean\, Erresuma Batuko arte garaikideko sari ospetsuenetakoa den Turner sarirako finalista izan zen Xarjako 16. Bienalean aurkeztutako Moonlit Confessions Across Deep Sea Echoes: Your Ancestors Are Whales\, and Earth Remembers Everything instalazio kolaboratiboagatik. Geruza ugaritako forma afektiboak baliatuta\, arbasoen ezagutza\, fikzio espekulatiboa eta berreskuratze kulturala uztartzen dituen espazio bat eraikitzen du Xak.
URL:https://herrikultura.eus/event/erausketa-guggenheim-en-in-situ-zadie-xa/
LOCATION:Guggenheim Bilbao Museoa – (Museoko Atrioan)\, Abandoibarra Etorbidea\, 2\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Erakusketa
END:VEVENT
END:VCALENDAR