Liburu Baby Kluba: Aldakonea

Errenteriako Liburutegia Magdalena, 27-29, Errenteria, Gipuzkoa, España

Liburu Baby Kluba jarduera ludiko eta didaktikoa da. Bere helburu nagusia, haurtzaro goiztiarrean eta familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa bultzatzea da. Jarduera kulturaniztuna da, euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak sustatzen dituena.  Ekintza hau 0-3 urte bitarteko haurreri zuzenduta dago, heldu baten laguntza beharrezkoa da. Euskara, gaztelania eta ingelesa tartekatuko dira. Mestiza Elkartea […]

Irakurketa txokoa: «Gurasoak ere ipuin kontalari»

Sanz Enea Zarauzko Udal Liburutegia Nafarroa, 22, Zarautz, Gipuzkoa, España

"Gurasoak ere ipuin kontalari" irakurketa txokoa Miriam Mendozaren eskutik. Datak, 17:30ean: Urtarrilak 14 Otsailak 11 Martxoak 11 Apirilak 15 Maiatzak 13 Edukiera mugatua. Gonbidapenak haur liburutegian banatuko dira 16:00etatik aurrera

Zinemagileen arteko elkarrizketak Zikloa 2026

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua) Elbira Zipitria, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 2026ko urtarriletik ekainera bitartean hartuko du Koldo Mitxelena Kulturunean Zinemagileen Elkarrizketak programaren bosgarren edizioa. Zinemako hogei profesional inguru bilduko dira zortzi topaketatan, Donostiako Zinemaldiaren urte osoko jaialdia den Z365ekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean antolatutako ekimen honetan. Saioak Parte Zaharreko Santa Teresa komentuan egingo dira, eta interpretazioa, ez-fikzioa, muntaketa, literatura […]

Francisco Calvo Serraller konferentzia zikloa: «Ilusioa eta limurtzea. Barroko garaiko artea»

Bilboko Arte Eder Museoa Museo Plaza, 2, Bilbao, Bizkaia, España

8 hitzaldi antolatu dira Prado Museoaren Lagunak Fundazioarekin lankidetzanKontraesankorra, heterogeneoa eta definitzen zaila, Barrokoa arkitektura, pintura eta eskultura da, baina baita hirigintza, lorezaintza, dekorazioa, eszenografia, moda... ere. Arte horiek guztiek elkarrekin jardun eta lotu ziren aldi horretan; izan ere, ez zen egon arte guztiak bateratzen, eta, hala, ikusleak limurtzen eta hunkitzen hainbeste saiatu zen beste […]

«Denise Scott Brown» Hitzaldi zikloa (Bilbao Museoa)

Bilboko Arte Eder Museoa Museo Plaza, 2, Bilbao, Bizkaia, España

Hitzaldi ziklo honek arkitektura garaikideko irudi adierazgarrienetako bat du ardatz, Denise Scott Brown (1931), eta artistaren ibilbide oparoan sakontzea da haren asmoa.  Ziklo hau osatzen duten saioak erakusketan bildutako alderdi adierazgarrienetan sakontzera bideratuta daude: artistaren lan nagusiak, gogoetak eta azterketa-kasuak, ibilbidea –pertsonala eta profesionala, elkarri lotuak, zalantzarik gabe– eta arkitektura modernoan eta garaikidean utzitako legatu esanguratsua. 2026ko […]

Tertulias Literarias: «Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak» (Nerea Ibarzabal Salegi)

Sanz Enea Zarauzko Udal Liburutegia Nafarroa, 22, Zarautz, Gipuzkoa, España

Literatur Solasaldiak (Tertulias Literarias) gaztelaniaz Slawka Grabowskaren gidaritzapean. Otsailaren 26an eta martxoaren 5 eta 26an, Irene Solá Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuari buruzko solasaldiak egingo dira. Sinopsia:  Pirinioetan bizi –eta hiltzen, edo hilik bizi– dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri […]

«Viñetas» komikien irakurketa kluba

Ermuko Liburutegia Goienkale, z/g, Ermua, Bizkaia, España

"Viñetas" komikien irakurketa kluba Otsailak 3: "El cielo en la cabeza" Martxoak 3: "La tierra yerma" Apirilak 14: "La feria de los inmortales" Maiatzak 5: "Fahrenheit 451"

Literatur solasaldiak: «The Safekeep» (Yael van der Wouden)

Liburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo) San Jerónimo, z/g, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Slawka Grabowskak dinamizatutako ingelesezko literatur solasaldia Yael van der Wouden idazlearen The Safekeep liburuari buruzkoa. Liburua Donostia Kulturako liburutegietan dago.

Tertulia literaria: Lekuona Fabrika

Lekuona Fabrika - (Mikelazulo elkartea) Av. Ugarritza, 1,, Errenteria, Gipuzkoa, España

Parte-hartzaileek etxean irakurritako liburuari buruzko iritziak elkarbanatuko dituzte talde solasaldi hauetan. Dinamizatzaile batek moderatuko ditu. Solasaldiaren egunean, amaitutako liburua entregatu eta hurrengoa jasoko da. Liburutegia, aukeratutako tituluaren aleak lortzen ahalegintzen da, baina ezin ditu beti bermatu. Helduentzako ekitaldi bat (+16). Gazteleraz. Astelehenero. Mónica Leiva izango da dinamizatzailea. Lekuona Fabrikako Liburutegiaren eskutik.