Todo el día

Liburu Baby Kluba: Aldakonea

Errenteriako Liburutegia Magdalena, 27-29, Errenteria

Liburu Baby Kluba jarduera ludiko eta didaktikoa da. Bere helburu nagusia, haurtzaro goiztiarrean eta familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa bultzatzea da. Jarduera kulturaniztuna da, euskal kultura eta munduko […]

Irakurketa txokoa: «Gurasoak ere ipuin kontalari»

Sanz Enea Zarauzko Udal Liburutegia Nafarroa, 22, Zarautz

"Gurasoak ere ipuin kontalari" irakurketa txokoa Miriam Mendozaren eskutik. Datak, 17:30ean: Urtarrilak 14 Otsailak 11 Martxoak 11 Apirilak 15 Maiatzak 13 Edukiera mugatua. Gonbidapenak haur liburutegian banatuko dira 16:00etatik aurrera

Zinemagileen arteko elkarrizketak Zikloa 2026

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua) Elbira Zipitria, 1, Donostia / San Sebastián

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 2026ko urtarriletik ekainera bitartean hartuko du Koldo Mitxelena Kulturunean Zinemagileen Elkarrizketak programaren bosgarren edizioa. Zinemako hogei profesional inguru bilduko dira zortzi topaketatan, Donostiako Zinemaldiaren urte osoko […]

«Denise Scott Brown» Hitzaldi zikloa (Bilbao Museoa)

Bilboko Arte Eder Museoa Museo Plaza, 2, Bilbao

Hitzaldi ziklo honek arkitektura garaikideko irudi adierazgarrienetako bat du ardatz, Denise Scott Brown (1931), eta artistaren ibilbide oparoan sakontzea da haren asmoa.  Ziklo hau osatzen duten saioak erakusketan bildutako alderdi adierazgarrienetan sakontzera […]

«Viñetas» komikien irakurketa kluba

Ermuko Liburutegia Goienkale, z/g, Ermua

"Viñetas" komikien irakurketa kluba Otsailak 3: "El cielo en la cabeza" Martxoak 3: "La tierra yerma" Apirilak 14: "La feria de los inmortales" Maiatzak 5: "Fahrenheit 451"

«Hitzaldi-zikloa: Emakumeok historia egiten. Ekarpen berriak»

Sala BBK, CRAI Liburutegia eta Bizkaiko Foru Liburutegia Bilbao

Egitaraua: Martxoaren 10a 18:30etan. Mujeres y divorcio en Vasconia: una mirada retrospectiva. Nere Jone Intxaustegi Jauregi. Martxoaren 17a, 18:30etan. La participación política de las mujeres en el Bilbao de comienzos del siglo XX. María […]

KLUBAK 2026 – KMK Liburutegiko irakurketa kluba: «Juana»

KMK Liburutegia - Mailegua. Errege-Erregina Katolikoen kaleko egoitza, 16 Donostia / San Sebastián

2025ean KLUBAK programa jarri dute martxan, Ander Izagirreren eta Uxue Alberdiren eskutik irakurketez elkarrekin gozatzeko aukera eman duen ekimena. Horrela, Altza zeharkatu dute Jose Bajoren begiekin, Berbelitzen abezedarioa letreiatu dute, […]

Literatur solasaldia: «Poeta en Nueva York»

Arrasateko Liburutegia Azoka Kalea, 1, Arrasate / Mondragón

Programazioa 2025-2026  Escritoras europeas Premio nobel Urriak 29, eguaztena: ‘Memoria de chica’, Annie Ernaux Azaroak 26, eguaztena: ‘El quinto hijo’, Doris Lessing Abenduak 17, eguaztena: ‘En tierras bajas’, Herta Müller Literatura en lengua […]

Literatur solasaldiak: «Gurpilak» (Eztizen Artola)

Alondegia Kultur Etxea (Oxford Aretoa) - (Alondegiko Moila Gelan) Erribera, 23, Zumaia

Edu Zabalak euskaraz gidatutako literatur solasaldia Eztizen Artola Iturrarte idazlearen Gurpilak liburuari buruz. Sinopsia:  Autoa, haurra, bidaia. Zenbat falta da? Nola azaldu distantzia ume gosetu, nekatu, urduri bati. Nola neurtu denbora? Zenbat abesti, […]

«Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen»

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrieta, 4, Bilbao

Elikagai ekologikoak osasungarriagoak al dira? Egia al da zukuek segundo gutxitan bitaminak galtzen dituztela? Ba al du oinarri zientifikorik haragi gorria eta gantz aseetan aberatsak diren beste animalia proteina batzuk lehenesten duen Estatu Batuetan argitaratu berri den nutrizio-piramideak? Egunero sortzen dira elikadurari buruzko zalantza berriak, eta, kasu askotan, gehien hedatutako ideiek eta sinesmenek ez dute oinarri zientifikorik.   Galdera horiei erantzuna emateko asmoz, Iker Gomez biologoak "Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen" hitzaldi-solasaldia eskainiko du martxoaren 25ean, asteazkenean, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.¿Gomez Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuan doktoratu aurreko ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean.  Hitzaldian, gaur egungo eztabaidetako batzuk jorratu eta elikadurari eta nutrizioari buruzko hainbat mito faltsu desmuntatuko ditu. Hitzaldi-solasaldia euskaraz egingo da eta aldi berean gaztelaniara itzuliko da, nahi dutenentzat.  "Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen” hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Udaleko Kultura sailaren mende dagoen Bidebarrietako Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren parte da. Sarrera doan izango da, eserlekuak bete arte. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Bidebarrieta Kulturgunea kanalaren bidez.¿   Hizlaria Iker Gómez García Biologian graduatua da eta Elikadura eta Osasunean Masterra egin du (Euskal Herriko Unibertsitatea). Gaur egun, doktoratu aurreko ikertzailea da Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuan, EHUko Farmazia Fakultateko Nutrizio eta Obesitatea ikerketa-taldearen barruan.  Laborategian, indipikutik eratorritako konposatuek obesitatearen eta haren komorbilitateen prebentzioan izan dezaketen eragin onuragarria aztertzen ari da.  

Liburu-aurkezpena: «ZALDI BAT» (Maddi Ane Txoperena)

EHUren Bizkaiko Campusa, Blackkamera, La Perrera, BIRA Kulturgunea Bilbao

Maddi Ane Txoperenaren Zaldi bat eleberriaren aurkezpena egingo da. Sinopsia:  Alaba jaio eta sei hilabetera, mendira joaten hasiko da Miren, Unai hil eta bortz urtera. Zaldi bat aurkituko du han: grisa, marroia […]