«Animadeba première»: Animaziozko film laburrak
Aurten ere Animadeba – Debako Nazioarteko Animazio Festibalaren premiére saioa izango dugu San Telmon. Emanaldi honetan aurkeztuko diren film laburrak Zuzendari Berriak UPV-EHU sailekoak izango dira, eta hainbat herrialdetako hamar film labur lehiatuko dira epaimahaiak emandako saria eskuratzeko. Atal honetan proposamen berritzaileak, desberdinak eta ikuspegi apurtzailea dutenak aurki ditzakegu. Informazio gehiago: www.animadeba.com