BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:HerriKultura
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260415
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260423T015808
CREATED:20260409T220353Z
LAST-MODIFIED:20260409T220353Z
UID:197710-1776211200-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskadiko Filmategia: "Euskal zinema 2026" zikloa
DESCRIPTION:Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan\, Gasteizen\, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan. Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik\, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten\, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu. \nZikloa apirilaren 15ean (asteazkena) hasiko da Gasteizen. Apirilean\, maiatzean eta ekainean\, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera izango da Artium Museoan\, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Ikusgai izango diren lanen artean\, honako hauek: Yoyes (Helena Taberna\, 2000)\, euskal zinemagintzako erreferentzia diren emakume zuzendarietako baten lehenbiziko lana; Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola\, 2022)\, Yoyes ETAko militantearen memoria berreskuratzeko lana\, Ana Torrenten ahotsean kontatua; Urak aske (Bego Zubia Gallastegi\, 2021)\, Artikutzako presa suntsitzeak ekarritako leheneratzearen berri ematen duen filma; eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén\, 1921)\, ziurrenik Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana\, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantziarren mitoak Jaime de Lasuén aristokrata karlistarekin batera zuzendua. \n(H)emen Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko\, euskal zinemagintzako lan aitzindari bat proiektatuko da: Irrintzi (Mirentxu Loyarte\, 1978)\, baita elkartearen sortzaileetako batek film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda\, 2016). \nOndarea da\, berebat\, programako gainerako lanak lotzen dituen ardatza\, eta\, bereziki\, Gerra Zibilari eskainitako saioa\, Euskadiko garai hartako gobernuaren Propaganda Atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren\, muerto en el frente de Asturias (1937)\, Semana Santa en Bilbao (1937)\, Guernika (Nemesio Sobrevila\, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila\, 1938). \nEra berean\, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da. Haren bidez\, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. Dokumental hura Hazparnen estreinatu zuten 1956an. \nKoldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria-ariketa bat egiten dute: Itzalak argitzen (2026) lanean\, 80ko hamarkadaren erdialdean produzitutako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute. Iaz zaharberrituak izan ziren Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi\, 1985)\, Zergatik panpox (Xabier Elorriaga\, 1985)\, Ehun metro (Alfonso Ungría\, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano\, 1986)\, Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin lankidetzan. Lan horren emaitza gisa sortua da film hori -EITBren ekoizpen propio bat-\, eta lehenbizikoz emango dute zinema-aretoetan. \nEuskadiko Filmategiak bere garaiko euskal film anbiziotsuenetako bat ere berreskuratuko du: Fuego eterno (1985). José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek ekoitzia da\, eta Javier Aguirresaroberen argazkia du. Musika Alberto Iglesiasena da\, Gerardo Vera izan zen zuzendari artistikoa\, eta antzezleak\, berriz\, Ángela Molina eta Imanol Arias. \nKomediak ere izango du tokirik zikloan\, Agur Etxebeste! filmarekin (Asier Altuna / Telmo Esnal\, 2019)\, Donostian Elena Iruretak aurkeztuko du. Ildo horretan bertan\, Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga\, 2010) emango da\, baita Pagafantas ere (Borja Cobeaga\, 2009)\, azken hori\, hain justu\, euskal komediaren “gurasoetako” baten lehen film luzea. \nSarrerak erosteko\, Artium Museoaren\, Tabakaleraren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren leihatiletara edo webguneetara jo daiteke. \n\n«Euskal zinema 2026» zikloa (pdf)
URL:https://herrikultura.eus/event/euskadiko-filmategia-euskal-zinema-2026-zikloa/
LOCATION:Tolosa\, Donostia\, Bilbo eta\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32423-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260602
DTEND;VALUE=DATE:20260605
DTSTAMP:20260423T015808
CREATED:20260410T220330Z
LAST-MODIFIED:20260410T220330Z
UID:197841-1780358400-1780617599@herrikultura.eus
SUMMARY:Zinemateka Azkuna Zentroa "Fritz Lang": "WHILE THE CITY SLEEPS"
DESCRIPTION:Azkuna Zentroko «Frtiz Lang Amerikan» Zinematekaren barne. \nSentinel-eko kazetariei gutxi falta zaie egunkariaren edizioa amaitzeko. Korridoreetan eta mahaietan\, azpijokoan eta azpikerian aritzen dira egunkariko zuzendari-postua eskuratzeko. Bitartean\, emakume gazteak hiltzen dituen gaizkile batek mezu bat uzten dio poliziari\, ezpain-margoz idatzita\, hilketa bakoitzaren ondoren. Lehia basatia hasi da egunkarian: “ezpain-margoaren” hiltzailearen harrapaketaren berri lortzen duen lehenak abantaila eramango du. Anbiziorik gabeko erredaktore bat idazkari batez maiteminduta dago\, eta idazkaria konbentzitzen du\, hiltzailea erakarriko duen amu gisakoa izateko\, jakina\, poliziek zainduta \nBa al zenekien… \nBilbea 1950eko hamarkadaren erdian kokatzen da\, telebista masa-baliabide gisa hedatzen hasi zela. Lehen garai horietako telebista-giroan egindako «artisau» lanaren erretratua da filmeko elementurik bitxienetako bat. Erredakzioa\, bulegoak eta teletipoen aretoa ikusita\, film hau baliotsua da kazetaritzaren mundua aztertzeko. \nFitxa teknikoa: \n\n\n\n\n\nUrtea: 1956\nZuzendaria: Fritz Lang\nGidoia: Casey Robinson\nAntzezleak: Dana Andrews\, Rhonda Fleming\, George Sanders\, Howard Duff\, Thomas Mitchell\, Vincent Price\, James Craig\n\n  \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/zinemateka-azkuna-zentroa-fritz-lang-while-the-city-sleeps/
LOCATION:AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)\, Arriquibar Plaza\, 4\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/53-7.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260603
DTEND;VALUE=DATE:20260604
DTSTAMP:20260423T015808
CREATED:20260319T230230Z
LAST-MODIFIED:20260319T230230Z
UID:193554-1780444800-1780531199@herrikultura.eus
SUMMARY:Nosferatu 2026: "Witness for the Prosecution"
DESCRIPTION:Nosferatu 2026 egitarauaren barruan. \nAgatha Christieren nobelaren (Witness for the Prosecution) moldaketa\, Billy Wilder zuzendari austriarrari eskainitako Nosferatu zikloaren barruan. Leonard Vole atxilotu egin dute French andrea hiltzeagatik. Adineko emakume aberats bat zen eta amodio-kontu bat zuten elkarrekin. Bere aurkako frogak suntsitzaileak diren arren\, Sir Wilfrid Roberts\, Londresko abokatu kriminalista ospetsu eta berezia\, bere defentsaz arduratzen da. Laughton\, Dietrich eta Power aurrez aurre auzitegietan. \nFitxa teknikoa: \n\nAEB.\nZuzendaritza: Billy Wilder.\nEkoizpena: Arthur Hornblow Jr. / Edward Small Productions\, Theme Pictures\, United Artists.\nGidoia: Billy Wilder\, Harry Kurnitz eta Larry Marcus\, Agatha Christieren antzerki-lanean oinarriturik.\nArgazkia: Russell Harlan.\nMusika: Matty Malneck.\nMuntaketa: Matty Malneck.\nAktoreak: Tyrone Power\, Marlene Dietrich\, Charles Laughton\, Elsa Lanchester\, John Williams.
URL:https://herrikultura.eus/event/nosferatu-2026-witness-for-the-prosecution/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia\, Tabakalera\, Kutxa Fundazioa)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/6-5.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260607
DTEND;VALUE=DATE:20260608
DTSTAMP:20260423T015808
CREATED:20260414T220319Z
LAST-MODIFIED:20260414T220319Z
UID:198404-1780790400-1780876799@herrikultura.eus
SUMMARY:"Perkainen haritik" bideo dokumentala
DESCRIPTION:Banka\, Aldude eta Urepeleko pilotaren historia. Bigarren partea: 1830-1914
URL:https://herrikultura.eus/event/perkainen-haritik-bideo-dokumentala-4/
LOCATION:L’Aiglon zinegela\, Cambo-les-Bains\, 635\, Francia
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/51-8.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260609
DTEND;VALUE=DATE:20260612
DTSTAMP:20260423T015808
CREATED:20260410T220330Z
LAST-MODIFIED:20260410T220330Z
UID:197843-1780963200-1781222399@herrikultura.eus
SUMMARY:Zinemateka Azkuna Zentroa "Fritz Lang": "BEYOND A REASONABLE DOUBT"
DESCRIPTION:Azkuna Zentroko «Frtiz Lang Amerikan» Zinematekaren barne. \nEgunkari-editore batek erakutsi nahi du froga zirkunstantzialen eraginkortasuna oso urria dela. Hala\, Tom Garrett suhiarekin (Dana Andrews) hitz egiten du\, hiriko fiskal nagusiaren gaitasun eza frogatzen lagun diezaion. Plana bat betez\, froga batzuk aurkeztuko dituzte\, Tomi gau-klubeko dantzari baten hilketa leporatzeko. Tom errudun jo ondoren\, editorea fiskala umiliatzen saiatuko da. Tomek plana onartuko du\, baina dena korapilatzen hasiko da. Ondoko gertaeren ondorioz\, errudun bakartzat joko dute eta aulki elektrikoaren ertzean egongo da. \nBa al zenekien… \nFritz Lang-ek Estatu Batuetan egin zuen azken filma 20 egun eskasetan filmatu zuen\, oso azkar\, RKOren aurrekontu txikiko ekoizpen baterako ere bai. Hollywoodeko urrezko garaiko bost estudio handienetako bat izan zen RKO. \nFitxa teknikoa: \n\n\n\n\n\nUrtea: 1956\nZuzendaria: Fritz Lang\nGidoia: Douglas Morrow\nAntzezleak: Jesse Metcalfe\, Michael Douglas\, Amber Tamblyn\, Joel David Moore\, Orlando Jones\, David Jensen\, Lawrence P. Beron\n\n  \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/zinemateka-azkuna-zentroa-fritz-lang-beyond-a-reasonable-doubt/
LOCATION:AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)\, Arriquibar Plaza\, 4\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/54-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260610
DTEND;VALUE=DATE:20260611
DTSTAMP:20260423T015808
CREATED:20260319T230230Z
LAST-MODIFIED:20260319T230230Z
UID:193556-1781049600-1781135999@herrikultura.eus
SUMMARY:Nosferatu 2026: "Ariane"
DESCRIPTION:Nosferatu 2026 egitarauaren barruan. \nAudrey Hepburn eta Gary Cooper dira Billy Wilderri eskainitako Nosferatu zikloko Love in the Afternoon (1957) filmeko protagonistak. Estatubatuar seduktore aberats heldu bat ikertzen ari den detektibe pribatu baten alaba\, Ariane paristar gazte tolesgabea\, hark konkistatutako emakumeetako baten senarrak erail ez dezan saiatzen ari da. Maitasun-istorio berezi baten hasiera da\, eta Wilderrek I. A. L. Diamond gidoilariarekin izandako harreman emankorraren hasiera ere bai\, bere ibilbidearen amaierara arte lagundu ziona. \nFitxa teknikoa: \n\nAEB.\nZuzendaritza: Billy Wilder.\nEkoizpena: Billy Wilder / Billy Wilder Productions\, Allied Artists.\nGidoia: I. A. L. Diamond eta Billy Wilder\, Claude Aneten eleberrian oinarriturik.\nArgazkia: William C. Mellor.\nMusika: Franz Waxman.\nMuntaketa: Leonid Azar.\nAktoreak: Gary Cooper\, Audrey Hepburn\, Maurice Chevalier\, Van Doude\, John McGiver.
URL:https://herrikultura.eus/event/nosferatu-2026-ariane/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia\, Tabakalera\, Kutxa Fundazioa)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/5-2.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260611
DTEND;VALUE=DATE:20260612
DTSTAMP:20260423T015808
CREATED:20260220T230412Z
LAST-MODIFIED:20260220T230412Z
UID:188239-1781136000-1781222399@herrikultura.eus
SUMMARY:Hernani Zinekluba: "The party"
DESCRIPTION:«El Nota” Los Angelesen bizi den alferra\, izena baino ez du partekatzen Jeffrey Lebowski milioidunarekin nahastuko dute egun batean bi hiltzailek. Alfonbran pixa egingo diote\,horren ondoren El Notak «Lebowski handia» bilatzeari ekin dio. Bere topaketatik tratu bat sortuko da: “El Notak” sari bat jasoko du handikiaren emaztea aurkitzen badu. \nZuzendaritza: Joel CoenUrtea: 1998Iraupena: 117 minutuHerrialdea: Estatu BatuakHizkuntza: ingelesaAzpitituluak: espainiera
URL:https://herrikultura.eus/event/hernani-zinekluba-the-party/
LOCATION:Biteri Kultur Etxea\, Nafar kalea\, 18\, Hernani\, Gipuzkoa\, 040\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/02/32432432.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260617
DTEND;VALUE=DATE:20260618
DTSTAMP:20260423T015808
CREATED:20260319T230231Z
LAST-MODIFIED:20260319T230231Z
UID:193558-1781654400-1781740799@herrikultura.eus
SUMMARY:Nosferatu 2026: "El héroe solitario"
DESCRIPTION:Nosferatu 2026 egitarauaren barruan. \nBilly Wilderri eskainitako Nosferatu zikloko The Spirit of St. Louis (1957) filmean Charles Lindbergh bihurtzen da James Stewart. 1954an hegazkin-pilotuak berak idatzitako liburu homonimoan oinarritua (Pulitzer saria irabazi zuen). Lindberghek aurreneko pertsona izan nahi du Atlantikoa eskalarik gabe zeharkatzen: New York eta Paris arteko hogeita hamar ordutik gorako hegaldi historikoa 1927ko udaberrian. \nFitxa teknikoa: \n\nAEB.\nZuzendaritza: Billy Wilder.\nEkoizpena: Leland Hayward / Hayward-Wilder Productions\, Warner Bros.\nGidoia: Billy Wilder eta Wendell Mayes\, Charles A. Lindberghen liburuan oinarriturik.\nArgazkia: Robert Burks\, J. Peverell Marley\, Thomas Tutwiler.\nMusika: Franz Waxman.\nMuntaketa: Arthur P. Schmidt.\nAktoreak: James Stewart\, Murray Hamilton\, Patricia Smith\, Bartlett Robinson\, Marc Connelly.
URL:https://herrikultura.eus/event/nosferatu-2026-el-heroe-solitario/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia\, Tabakalera\, Kutxa Fundazioa)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/4-6.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260624
DTEND;VALUE=DATE:20260625
DTSTAMP:20260423T015808
CREATED:20260319T230231Z
LAST-MODIFIED:20260319T230231Z
UID:193560-1782259200-1782345599@herrikultura.eus
SUMMARY:Nosferatu 2026: "Con faldas y a lo loco"
DESCRIPTION:Nosferatu 2026 egitarauaren barruan. \nSome Like It Hot (1959) filmak\, garai guztietako komedia ospetsuenetakoak\, itxiko du Billy Wilderri eskainitako Nosferatu zikloaren bigarren hiruhilekoa. Hogeiko hamarkadan\, Chicagoko bi musikari\, Joe eta Jerry\, ihes egin beharrean izango dira\, talde aurkarien arteko sarraski baten lekuko izan ondoren. Hiritik ihes egiteko\, emakumez janztea eta biran abiatutako emakumezko orkestra batean integratzea erabakitzen dute\, Sugar Kane buru dutela. Gainerakoa historia da. \nFitxa teknikoa: \n\nAEB.\nZuzendaritza: Billy Wilder.\nEkoizpena: Billy Wilder / Ashton Pictures\, Mirisch Co.\, United Artists.\nGidoia: I. A. L. Diamond eta Billy Wilder\, Robert Thoeren eta Michael Loganen ipuin baten oinarriturik.\nArgazkia: Charles B. Lang Jr.\nMusika: Adolph Deutsch.\nMuntaketa: Arthur P. Schmidt.\nAktoreak: Marilyn Monroe\, Tony Curtis\, Jack Lemmon\, George Raft\, Pat O’Brien\, Joe E. Brown.
URL:https://herrikultura.eus/event/nosferatu-2026-con-faldas-y-a-lo-loco/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia\, Tabakalera\, Kutxa Fundazioa)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/3-2.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260626
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260423T015808
CREATED:20260403T220307Z
LAST-MODIFIED:20260403T220307Z
UID:196651-1782432000-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:"Gaurik laburrena 2026"
DESCRIPTION:Edizio bakoitzak film laburraren sormen-indarra berresten du. Zatoz gozatzera euskal eta tokiko ekoizpen nabarmenak biltzen dituen aukeraketa honetara\, jaialdietan nabarmendu eta publiko zein kritikaren berretsi dituztenak. Proposamenak formatu laburraren indarra aldarrikatzen du: minutu gutxitan intentsitate handiko istorioak kontatzeko gaitasuna. Lehenengo emanaldia (ostirala) euskaraz izango da; bigarrena\, aldiz\, gaztelaniaz. \n\n2026/06/26 21:00: Euskaraz\n2026/06/27 21:00: Gaztelaniaz\n\nDantza Pieza Kalean
URL:https://herrikultura.eus/event/gaurik-laburrena-2026/
LOCATION:Muxikebarri – Getxoko Arte\, Kultura eta Kongresuen Zentroa – (Plaza)\, Basagoiti etorbidea\, 77\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/Cine.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR