BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260415
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260409T220353Z
LAST-MODIFIED:20260409T220353Z
UID:197710-1776211200-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskadiko Filmategia: "Euskal zinema 2026" zikloa
DESCRIPTION:Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan\, Gasteizen\, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan. Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik\, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten\, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu. \nZikloa apirilaren 15ean (asteazkena) hasiko da Gasteizen. Apirilean\, maiatzean eta ekainean\, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera izango da Artium Museoan\, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Ikusgai izango diren lanen artean\, honako hauek: Yoyes (Helena Taberna\, 2000)\, euskal zinemagintzako erreferentzia diren emakume zuzendarietako baten lehenbiziko lana; Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola\, 2022)\, Yoyes ETAko militantearen memoria berreskuratzeko lana\, Ana Torrenten ahotsean kontatua; Urak aske (Bego Zubia Gallastegi\, 2021)\, Artikutzako presa suntsitzeak ekarritako leheneratzearen berri ematen duen filma; eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén\, 1921)\, ziurrenik Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana\, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantziarren mitoak Jaime de Lasuén aristokrata karlistarekin batera zuzendua. \n(H)emen Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko\, euskal zinemagintzako lan aitzindari bat proiektatuko da: Irrintzi (Mirentxu Loyarte\, 1978)\, baita elkartearen sortzaileetako batek film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda\, 2016). \nOndarea da\, berebat\, programako gainerako lanak lotzen dituen ardatza\, eta\, bereziki\, Gerra Zibilari eskainitako saioa\, Euskadiko garai hartako gobernuaren Propaganda Atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren\, muerto en el frente de Asturias (1937)\, Semana Santa en Bilbao (1937)\, Guernika (Nemesio Sobrevila\, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila\, 1938). \nEra berean\, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da. Haren bidez\, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. Dokumental hura Hazparnen estreinatu zuten 1956an. \nKoldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria-ariketa bat egiten dute: Itzalak argitzen (2026) lanean\, 80ko hamarkadaren erdialdean produzitutako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute. Iaz zaharberrituak izan ziren Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi\, 1985)\, Zergatik panpox (Xabier Elorriaga\, 1985)\, Ehun metro (Alfonso Ungría\, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano\, 1986)\, Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin lankidetzan. Lan horren emaitza gisa sortua da film hori -EITBren ekoizpen propio bat-\, eta lehenbizikoz emango dute zinema-aretoetan. \nEuskadiko Filmategiak bere garaiko euskal film anbiziotsuenetako bat ere berreskuratuko du: Fuego eterno (1985). José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek ekoitzia da\, eta Javier Aguirresaroberen argazkia du. Musika Alberto Iglesiasena da\, Gerardo Vera izan zen zuzendari artistikoa\, eta antzezleak\, berriz\, Ángela Molina eta Imanol Arias. \nKomediak ere izango du tokirik zikloan\, Agur Etxebeste! filmarekin (Asier Altuna / Telmo Esnal\, 2019)\, Donostian Elena Iruretak aurkeztuko du. Ildo horretan bertan\, Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga\, 2010) emango da\, baita Pagafantas ere (Borja Cobeaga\, 2009)\, azken hori\, hain justu\, euskal komediaren “gurasoetako” baten lehen film luzea. \nSarrerak erosteko\, Artium Museoaren\, Tabakaleraren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren leihatiletara edo webguneetara jo daiteke. \n\n«Euskal zinema 2026» zikloa (pdf)
URL:https://herrikultura.eus/event/euskadiko-filmategia-euskal-zinema-2026-zikloa/
LOCATION:Tolosa\, Donostia\, Bilbo eta\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32423-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260429
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260323T230242Z
LAST-MODIFIED:20260323T230242Z
UID:194434-1777334400-1777420799@herrikultura.eus
SUMMARY:+ 55 bideo-foruma: "Compra ahora: La conspiración consumista"
DESCRIPTION:Nic Staceyren Compra ahora: La conspiración consumista film dokumentala proiektatuko da\, eta ondoren solasaldia izango da\, + 55 programaren barruan. \nDokumental honek enpresek eta marka handiek jendea harrapatzeko erabiltzen dituzten ezkutuko taktikak eta estrategiak erakusten ditu\, gero eta gehiago kontsumitzearen eta ekoiztearen ondorioak kontuan hartu gabe.
URL:https://herrikultura.eus/event/55-bideo-foruma-compra-ahora-la-conspiracion-consumista/
LOCATION:Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz) – (Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz))\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/10-6.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260429
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260325T230236Z
LAST-MODIFIED:20260325T230236Z
UID:194778-1777334400-1777420799@herrikultura.eus
SUMMARY:Proiekzioa eta solasaldia: "Donde lloran los olivos"
DESCRIPTION:Palestinari buruzko proiekzioa eta solasaldia. \nAntolatzaileak: ONGIETORRI ERREFUXIATUAK + CINE INVISIBLE
URL:https://herrikultura.eus/event/proiekzioa-eta-solasaldia-donde-lloran-los-olivos/
LOCATION:Bilboko Kafe Antzokia – (Bilborock eta)\, Done Bikendi\, 2\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/32-11.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260429
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260330T220155Z
LAST-MODIFIED:20260330T220155Z
UID:195720-1777334400-1777420799@herrikultura.eus
SUMMARY:Ozzinema: "DICK TRACY"
DESCRIPTION:Milena Canoneroren jantzi-diseinuari eskainitako zikloa. Kolore bizi eta estetika komiki-zalean girotua\, filmak Dick Tracy detektibearen eta gangster sare baten arteko talka jarraitzen du\, bere nortasun bisual indartsua definitzen duen jantzi-diseinu estilizatua nabarmenduz. \nHelduentzako ikuskizun bat Jatorrizko Bertsioan Azpitituloekin (JBA) \nSarrerak 4 eurotan izango dira eta online erosi ahalko dira https://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean edota presentzialki Lekuona Fabrikan\, Aldakonea Liburutegian eta Niessen zinemetan. \nOzZinemaren eskutik.
URL:https://herrikultura.eus/event/ozzinema-dick-tracy/
LOCATION:Niessen Zinemak\, C/ Alfonso XI\, nº 10\, Errenteria\, Gipuzkoa\, 067\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/asdas.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260429
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260331T220256Z
LAST-MODIFIED:20260331T220256Z
UID:196058-1777334400-1777420799@herrikultura.eus
SUMMARY:Opera zineman: "La Gioconda" (Villabona)
DESCRIPTION:La Gioconda lau ekitaldiko opera bat da\, Amilcare Ponchiellik konposatua eta Arrigo Boitok idatzitako libretoarekin (Tobia Gorrio ezizenpean)\, Victor Hugoren Angelo\, Padouako tiranoa lanean oinarritua. 1876an estreinatua\, XIX. mendeko opera italiarraren obra handietako bat da. \nXVII. mendeko Venezian girotuta\, istorioak maitasuna\, jeloskortasuna\, traizioa eta sakrifizioa uztartzen ditu\, eta indar dramatiko handia du\, besteak beste “Suicidio!” aria ospetsua eta “Orduen dantza” balleta nabarmentzen direlarik.
URL:https://herrikultura.eus/event/opera-zineman-la-gioconda-villabona/
LOCATION:Gurea Antzokia\, Berria kalea\, 55\, Villabona\, Gipuzkoa\, 075\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/51.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260429
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260401T220212Z
LAST-MODIFIED:20260401T220212Z
UID:196118-1777334400-1777420799@herrikultura.eus
SUMMARY:Perseo Zineforuma: "On falling"
DESCRIPTION:Aurora Eskoziako biltegi handi batean lan egiten duen emakume portugaldar etorkina da. Bere lantokiko hormen eta partekatutako pisuko bakardadearen artean harrapatuta\, isolamenduari\, alienazioari eta elkarrizketa hutsalari aurre egiten saiatzen da\, bere buruaz duen kontzientzia mehatxatzen hasten baitira \nFitxa teknikoa:  \n\nUrtea: 2024\nHerrialdea: Erresuma Batua\nZuzendaria: Laura Carreira\nGidoia: Laura Carreira\nArgazkia: Karl Kürten\nMusika: Ines Adriana\nAntzezleak: Joana Santos\, Inés Vaz\, Neil Leiper\, Leah MacRae\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/perseo-zineforuma-on-falling/
LOCATION:Leioako Liburutegia (Kultur Leioa) – (5ª planta (Taller 5))\, José Ramón Aketxe\, 11\, Leioa\, Bizkaia\, 054\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/59.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260429
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260405T220315Z
LAST-MODIFIED:20260405T220315Z
UID:197049-1777334400-1777420799@herrikultura.eus
SUMMARY:"Dantza filmaren inguruan solasean"
DESCRIPTION:Dantza filmearen (Telmo Esnal\, 2018) pasarte hautatuak proiektatuko dira eta sorkuntza prozesuan parte hartu zuten hainbat kide lan prozesuaren inguruan solastuko dira filmean agertzen diren lengoaietan (zinema\, dantza\, sinboloak\, atrezzo eta jantziak…) sakonduz. \n\nArgiaren itzala erakusketarekin lotutako jarduerak eta bisita gidatuak
URL:https://herrikultura.eus/event/dantza-filmaren-inguruan-solasean/
LOCATION:San Telmo Museoa – (Eliza)\, Zuloaga Enparantza\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/19-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260429
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260406T220246Z
LAST-MODIFIED:20260406T220246Z
UID:197106-1777334400-1777420799@herrikultura.eus
SUMMARY:GOIENIZ ZINEKLUBA: "La misteriosa mirada del flamenco"
DESCRIPTION:1980ko hamarkadaren hasieran\, Txileko basamortuan\, hamaika urteko Lidia meatze-herri desatsegin eta hautseztatu baten ertzera bultzaturiko familia queer maitagarri batean bizi da. Zabaltzen ari den gaixotasun misteriotsu baten errua egozten zaie\, begirada bakar baten bidez transmititzen omen dena\, gizon bat beste gizon batekin maitemintzen denean. Western moderno honetan\, Lidia mendeku bila dabil\, biolentziari\, beldurrari eta gorrotoari aurre eginez\, eta familia du babesleku bakarra borroka horretan\, non maitasuna den benetako arriskua\, beharbada. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/goieniz-zinekluba-la-misteriosa-mirada-del-flamenco/
LOCATION:Usurbe Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia)\, Bideluze Plaza\, Beasain\, Gipuzkoa\, 019\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/27-5.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260429
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260406T220303Z
LAST-MODIFIED:20260406T220303Z
UID:197158-1777334400-1777420799@herrikultura.eus
SUMMARY:ASTEARTEKO ZINEA: "Tratado de invisibilidad" (Luciana Kaplan)
DESCRIPTION:Amnistia Internacional erakundearekin lankidetzan Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian saritutako «Tratado de invisibilidad» (Luciana Kaplan) filmaren emanaldia. \nFilmak Mexiko Hirian espazio publikoak garbitzen dituzten emakumeen istorioak eta esperientziak kontatzen ditu. \nIraupena: 85 minutu
URL:https://herrikultura.eus/event/astearteko-zinea-tratado-de-invisibilidad-luciana-kaplan/
LOCATION:Amaia Antzokia – (Iturzaeta areto)\, Otalora Lizentziaduna Kalea\, 6\, Arrasate/Mondragón\, Gipuzkoa\, 055\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/1-12.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260429
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260420T220232Z
LAST-MODIFIED:20260420T220232Z
UID:199584-1777334400-1777420799@herrikultura.eus
SUMMARY:"HOPE! - 2. Atala: El poder de dos palabras (videoforuma + mahai-ingurua)"
DESCRIPTION:Antolakuntzak adierazten du: \nHOPE! – 2. ATALA: “El poder de dos palabras” ( bideoforum-a + mahai ingurua) \n\n\n\n\n“ Zer gertatuko litzateke…?” galderak irudimena piztera gonbidatzen gaitu\, krisi klimatikoa iraultzeko. Pestizidarik gabeko soroak\, pertsonentzat pentsatutako hiriak\, lurra sendatzen duten onddo-sareak\, berrasmatutako mugikortasuna. Ideia amaigabeak gure landatzeko\, mugitzeko eta bizitzeko modua eraldatzen ari dira. Eta zer gertatuko litzateke aldaketa jada hemen balego\, eta elkartzea besterik ez balitz falta? \nMahai-ingurua: parte-hartzaileak
URL:https://herrikultura.eus/event/hope-2-atala-el-poder-de-dos-palabras-videoforuma-mahai-ingurua/
LOCATION:ENEEK-Ekolurra egoitza\, Amorebieta-Etxano\, Bizkaia\, 003\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260501
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260410T220327Z
LAST-MODIFIED:20260410T220327Z
UID:197833-1777334400-1777593599@herrikultura.eus
SUMMARY:Zinemateka Azkuna Zentroa "Fritz Lang": "HANGMEN ALSO DIE!"
DESCRIPTION:Azkuna Zentroko «Frtiz Lang Amerikan» Zinematekaren barne. \nPraga\, 1942. Nazien okupazioaren garaian\, Txekiako erresistentziaren sare bateko kidea den Svoboda doktoreak Reinhard Heydrich hil du\, Hirugarren Reich-eko buruzagi gorenetako bat\, “Pragako harakina” izenez ezagutua. Doktoreak Novotny irakasle iraultzailearen etxean hartuko du babesa\, irakaslearen alaba Mascha-ren laguntzari esker. \nBa al zenekien… \nEkoizpen-taldean egindako lehiaketa batean sortu zen behin betiko titulua. No Surrender\, We Killed Hitler’s Hangman eta Trust the People izenburuak aztertu zituzten\, Hangmen Also Die! aukeratu aurretik. \nFitxa teknikoa: \n\n\n\n\n\nUrtea: 1943\nZuzendaria: Fritz Lang\nGidoia: John Wexley\, Bertolt Brecht\, Fritz Lang\nAntzezleak: Brian Donlevy\, Anna Lee\, Walter Brennan\, Gene Lockhart\, Dennis O’Keefe\, Alexander Granach\, Margaret Wycherly\n\n  \n\n\n\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/zinemateka-azkuna-zentroa-fritz-lang-hangmen-also-die/
LOCATION:AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)\, Arriquibar Plaza\, 4\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/49-3.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR