BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260415
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260409T220353Z
LAST-MODIFIED:20260409T220353Z
UID:197710-1776211200-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskadiko Filmategia: "Euskal zinema 2026" zikloa
DESCRIPTION:Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan\, Gasteizen\, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan. Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik\, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten\, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu. \nZikloa apirilaren 15ean (asteazkena) hasiko da Gasteizen. Apirilean\, maiatzean eta ekainean\, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera izango da Artium Museoan\, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Ikusgai izango diren lanen artean\, honako hauek: Yoyes (Helena Taberna\, 2000)\, euskal zinemagintzako erreferentzia diren emakume zuzendarietako baten lehenbiziko lana; Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola\, 2022)\, Yoyes ETAko militantearen memoria berreskuratzeko lana\, Ana Torrenten ahotsean kontatua; Urak aske (Bego Zubia Gallastegi\, 2021)\, Artikutzako presa suntsitzeak ekarritako leheneratzearen berri ematen duen filma; eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén\, 1921)\, ziurrenik Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana\, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantziarren mitoak Jaime de Lasuén aristokrata karlistarekin batera zuzendua. \n(H)emen Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko\, euskal zinemagintzako lan aitzindari bat proiektatuko da: Irrintzi (Mirentxu Loyarte\, 1978)\, baita elkartearen sortzaileetako batek film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda\, 2016). \nOndarea da\, berebat\, programako gainerako lanak lotzen dituen ardatza\, eta\, bereziki\, Gerra Zibilari eskainitako saioa\, Euskadiko garai hartako gobernuaren Propaganda Atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren\, muerto en el frente de Asturias (1937)\, Semana Santa en Bilbao (1937)\, Guernika (Nemesio Sobrevila\, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila\, 1938). \nEra berean\, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da. Haren bidez\, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. Dokumental hura Hazparnen estreinatu zuten 1956an. \nKoldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria-ariketa bat egiten dute: Itzalak argitzen (2026) lanean\, 80ko hamarkadaren erdialdean produzitutako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute. Iaz zaharberrituak izan ziren Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi\, 1985)\, Zergatik panpox (Xabier Elorriaga\, 1985)\, Ehun metro (Alfonso Ungría\, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano\, 1986)\, Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin lankidetzan. Lan horren emaitza gisa sortua da film hori -EITBren ekoizpen propio bat-\, eta lehenbizikoz emango dute zinema-aretoetan. \nEuskadiko Filmategiak bere garaiko euskal film anbiziotsuenetako bat ere berreskuratuko du: Fuego eterno (1985). José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek ekoitzia da\, eta Javier Aguirresaroberen argazkia du. Musika Alberto Iglesiasena da\, Gerardo Vera izan zen zuzendari artistikoa\, eta antzezleak\, berriz\, Ángela Molina eta Imanol Arias. \nKomediak ere izango du tokirik zikloan\, Agur Etxebeste! filmarekin (Asier Altuna / Telmo Esnal\, 2019)\, Donostian Elena Iruretak aurkeztuko du. Ildo horretan bertan\, Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga\, 2010) emango da\, baita Pagafantas ere (Borja Cobeaga\, 2009)\, azken hori\, hain justu\, euskal komediaren “gurasoetako” baten lehen film luzea. \nSarrerak erosteko\, Artium Museoaren\, Tabakaleraren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren leihatiletara edo webguneetara jo daiteke. \n\n«Euskal zinema 2026» zikloa (pdf)
URL:https://herrikultura.eus/event/euskadiko-filmategia-euskal-zinema-2026-zikloa/
LOCATION:Tolosa\, Donostia\, Bilbo eta\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32423-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260501
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260410T220327Z
LAST-MODIFIED:20260410T220327Z
UID:197833-1777334400-1777593599@herrikultura.eus
SUMMARY:Zinemateka Azkuna Zentroa "Fritz Lang": "HANGMEN ALSO DIE!"
DESCRIPTION:Azkuna Zentroko «Frtiz Lang Amerikan» Zinematekaren barne. \nPraga\, 1942. Nazien okupazioaren garaian\, Txekiako erresistentziaren sare bateko kidea den Svoboda doktoreak Reinhard Heydrich hil du\, Hirugarren Reich-eko buruzagi gorenetako bat\, “Pragako harakina” izenez ezagutua. Doktoreak Novotny irakasle iraultzailearen etxean hartuko du babesa\, irakaslearen alaba Mascha-ren laguntzari esker. \nBa al zenekien… \nEkoizpen-taldean egindako lehiaketa batean sortu zen behin betiko titulua. No Surrender\, We Killed Hitler’s Hangman eta Trust the People izenburuak aztertu zituzten\, Hangmen Also Die! aukeratu aurretik. \nFitxa teknikoa: \n\n\n\n\n\nUrtea: 1943\nZuzendaria: Fritz Lang\nGidoia: John Wexley\, Bertolt Brecht\, Fritz Lang\nAntzezleak: Brian Donlevy\, Anna Lee\, Walter Brennan\, Gene Lockhart\, Dennis O’Keefe\, Alexander Granach\, Margaret Wycherly\n\n  \n\n\n\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/zinemateka-azkuna-zentroa-fritz-lang-hangmen-also-die/
LOCATION:AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)\, Arriquibar Plaza\, 4\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/49-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260429
DTEND;VALUE=DATE:20260430
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260303T230252Z
LAST-MODIFIED:20260303T230252Z
UID:190319-1777420800-1777507199@herrikultura.eus
SUMMARY:Emakumeen* Mahaia Zineforuma: "Jone\, batzuetan"
DESCRIPTION:Emakumeen* Etxeko Emakumeen* Mahaiak Zineforum egitasmoa antolatu du 2026 honetarako\, zinemaren bidez\, hausnarketa kolektiboa sustatzeko asmoz. Ekimen honen helburua da ikus-entzunezkoen bidez gai sozial eta kultural ezberdinak lantzea\, pelikula bana ardatz hartuta eta ondorengo solasaldi irekien bidez. \nSaio guztiak 18:30ean izango dira\, Emakumeen Etxean*\, eta jarduera guztietan zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da\, parte-hartzea ahalik eta irisgarriena izan dadin. \nSaio bakoitzean pelikularen emanaldia egingo da eta\, jarraian\, solasaldi labur eta parte-hartzailea eskainiko da\, ikusitakoaren inguruan iritziak\, bizipenak eta gogoetak partekatzeko. \nJone 20 urteko neska bat da. Bilboko Aste Nagusian zehar lehen aldiz maitemintzen da. Bitartean\, etxean\, aurre egin behar dio bere aitaren gaixotasunaren aurrerapenari. \n\nBanatzailea: La Fidèle Studios\nProdukzioa: Escac Studio\, Escándalo Films\, Amania Films\, ECPV\nMusika: Pablo Seijo\nMuntaketa: Oriol Milan\nIrudia: Andreu Ortoll\nFilm haria: Sara Fantova\, Nuria Martín\, Núria Dunjó\nAntzezleak: Olaia Aguayo\, Josean Bengoetxea\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/emakumeen-mahaia-zineforuma-jone-batzuetan/
LOCATION:Emakumeen* etxea\, Zumaia\, Gipuzkoa\, 081\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/28-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260429
DTEND;VALUE=DATE:20260430
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260317T230306Z
LAST-MODIFIED:20260317T230306Z
UID:193271-1777420800-1777507199@herrikultura.eus
SUMMARY:"Stardust: A Story of Love and Architecture"
DESCRIPTION:«Stardust» filmak XX. mendeko arkitekturan erreferenteak izandako Robert Venturi eta Denise Scott Brown bikote ameslariaren istorioa kontatzen du. \n\nVenturik eta Scott Brownek berrogeita hamar urtez partekatu zuten samurtasunak\, umoreak eta jakin-min intelektual agortezinak markatutako bizitza. Iraultza isila bultzatu zuten arkitekturan\, modernismoaren dogma zurrunak desafiatuz\, konplexutasuna\, sinbolismoa eta eguneroko paisaien bidezko ikaskuntza aldarrikatuz. \nJim Venturi semeak intimitate paregabez filmatu zuen Stardust Robert Venturi eta Denise Scott Brownen begietatik munduari begiratzeko gonbidapen bat da. Road movie gisa hedatzen da filma\, eta beren bizitzan funtsezkoak izandako lekuak zeharkatzen ditu –Erroma\, Venezia\, Paris\, Londres\, Filadelfia eta Las Vegas–. Beren pentsamendu burutsu eta subertsiboa erakusten du\, baita gizonek menderatutako lanbide batean izandako borrokak (Pritzker Sariaren eztabaida ezaguna barne) eta lankidetzaren ideia arkitektura bihurtu zuen aliantza baten sendotasuna. \nNazioarteko kritikak goraipatua\, Stardust erretratu dibertigarria\, hunkigarria eta sakonki gizatiarra da. \nStardust: A Story of Love and Architecture (2025) filma Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon proiektatuko da\, Bilboko Arte Ederren Museoarekin egindako lankidetza-hitzarmenari esker\, eta María Pia Fontanak eta Miguel Mayorgak komisariatutako Denise Scott Brown. Hiria. Kalea. Etxea erakusketaren programa publikoaren esparruan. \nJim Venturi zuzendariak parte hartuko du aurkezpenean\, eta ondorengo solasaldia gidatuko du. \n\nZuzendaria: Jim Venturi\nGidoia: Anita Naughton\nDokumentala: 86 minutu
URL:https://herrikultura.eus/event/stardust-a-story-of-love-and-architecture/
LOCATION:AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)\, Arriquibar Plaza\, 4\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/38-6.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260429
DTEND;VALUE=DATE:20260430
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260324T230228Z
LAST-MODIFIED:20260324T230228Z
UID:194597-1777420800-1777507199@herrikultura.eus
SUMMARY:ZineKluba: "La hija pequeña"
DESCRIPTION:Fatimak 17 urte ditu eta hiru ahizparen alaba da. Aldirietan bizi da\, familia franko-aljeriar zoriontsu eta maitekor batean. Ikasle ona\, Parisko Unibertsitatean sartu zen. Emakume heldu gisa bizitzen hastean\, familiatik eta tradizioetatik emantzipatzen da. Lagunak egiten ditu eta mundu berri bat esploratzen du\, dilema lazgarri bati aurre egiten dion bitartean: Nola mantendu norbere buruarekiko leial\, norberaren nortasunaren hainbat alderdi adiskidetzeak ezinezkoa dirudienean? \n\nUrtea: 2025\nIraupena: 108 min.\nHerrialdea: Frantzia\nZuzendaria: Hafsia Herzi\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/zinekluba-la-hija-pequena/
LOCATION:Seminarixoa – (Kasinoa)\, San Martin Agirre Plaza\, 4\, Bergara\, Gipuzkoa\, 074\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/41-7.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260429
DTEND;VALUE=DATE:20260430
DTSTAMP:20260423T004121
CREATED:20260401T220228Z
LAST-MODIFIED:20260401T220228Z
UID:196173-1777420800-1777507199@herrikultura.eus
SUMMARY:Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2026: "Mes fantômes arméniens"
DESCRIPTION:Donostiako 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne. \nTamara Stepanyanek bidaia iradokitzaile bati ekiten dio armeniar zinemaren mundu ahaztuan zehar. Bere aitarekin\, Vigen Stepanyan aktore ezagunarekin izandako elkarrizketa batean inspiratuta\, dokumental liluragarri honek bizia ematen dio bere historia zirraragarriari\, galera pertsonalarekin lotuta. Film honek identitatea\, maitasuna\, borroka eta adierazpen artistikoa bezalako gai unibertsalak jorratu zituzten filmen atzean dagoen espiritu sortzailea aztertzen du. Armeniar zinema sobietarra ez ezik\, herrialde hartako narratibaren arima iraunkorra ere jasotzen du: bere edertasuna\, bere borrokak eta bere izaera apurtezina. \nFitxa teknikoa: \n\nFrantzia-Armenia.\nZuzendaritza: Tamara Stepanyan.\nEkoizpena: Céline Loiseau\, Alice Baldo\, Tamara Stepanyan / TS Productions\, French Kiss Production\, Visan.\nGidoia: Tamara Stepanyan\, Jean-Christophe Ferrari.\nArgazkia: Claire Mathon.\nMusika: Cynthia Zaven.\nMuntaketa: Olivier Ferrari.
URL:https://herrikultura.eus/event/donostiako-giza-eskubideen-zinemaldia-2026-mes-fantomes-armeniens/
LOCATION:Tabakalera – (Medialab)\, Andre Zigarrogileen plaza\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/15-4.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR